Booze & Glory Londresen 2009an sortutako Oi! musika taldea da.

Booze & Glory
Datuak
JatorriaErresuma Batua Londres
Musika motaoi!
Urteak2009 -
Taldekideak
Mark Marlowski
Chema Zurita
Kahan
Frank Pelligrano
Lehengo taldekideak
Bartez
Mario
Bubbles
Tommy
Liam
Informazio gehigarria
https://ffm.bio/boozendglory
Facebook: boozeandgloryofficial Instagram: boozeandglory MySpace: boozeandglory Youtube: UC54Is_6Vue9Lij9cxsCJHQA Spotify: 4gVommn6B9vUqdsfSwVaiv iTunes: 361754418 Musicbrainz: df26def7-fc3d-441b-babd-efb47d0aa8b8 Songkick: 2873941 Discogs: 2059379 Deezer: 4024054 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2009an Mark (ahotsa), Liam (gitarra), Bartez (baxua) eta Mario (bateria) elkartu ziren. Liam ezik, gainerakoak poloniar jatorrikoak dira eta dagoeneko Londresko musika eszenan ezagunak ziren. 2010an atera zuten lehenengo diskoa, Always on the Wrong Side, eta hurrengo urtean bigarrena Trouble Free. Aldi berean single eta EPak ere atera zituzten eta "London Skinhead Crew" bideoklipak 20 milioi ikustaldi izan zituen[1].

2013an aldaketak izan ziren taldean. Bartez eta Mariok taldea utzi zuten eta haien ordez T. Cliché suediar baterijolea eta Bubbles sartu ziren taldean. 2014an talde berriztuak hirugarren diskoa atera zuen, As Bold as Brass[2].

2015etik aurerra aldaketa berriak etorri ziren eta jatorrizko taldetik Mark Marlowskik baino ez du jarraitzen. Kahan (gitarra), Chema (baxua) eta Frank (bateria) dira gaur egungo gainerako taldekideak.

Hitzak aldatu

British Oi! deitu izan dena jotzen dute. Londresko langile klasearen ikuspegitik egiten dituzte hitzak Londresko skinhead ingurua deskribatuz eta garagardoa edateari buruzko abestiak ere badituzte. Londres, Inglaterra eta West Ham Uniteden aldeko abestiak egiten dituzte eta Ingalaterraz harro daudela esateaz gain beren burua apolitikotzat dute eta kideen jatorri ezberdinak ere goraipatzen dituzte.

Diskografia aldatu

Esturioko albumak[3] aldatu

  • Always on the Wrong Side (84 Records, 2010)
  • Trouble Free (84 Records, 2011)
  • As Bold as Brass (Step-1 Music, 2014)
  • Chapter IV (2017)
  • Hurricane (2019)

Bildumak[3] aldatu

  • Oi! Ain't Dead (Split CD with Old Firm Casuals, Razorblade and The Corps, Rebellion Records, 2012)
  • London Skinhead Crew (Singles Collection) (Step-1 Music, 2013)
  • Swinging Hammers (Indonesian Crew) ‎(Cass, Comp, 2014)

Erreferentziak aldatu

  1. DS Interview: Booze And Glory on their new album, the state of the UK Oi! scene, and England’s World Cup chances. DyingScene.
  2. (Ingelesez) McFaull, Hannah. (2014-01-28). «Louder Than War Interview: Booze & Glory» Louder Than War (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Booze & Glory» Discogs (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).

Kanpo estekak aldatu