Abiatze (informatika)

Konputagailu bat martxan jartzeko piztu ondoren exekutatu beharreko eragiketa multzoa.
Boot» orritik birbideratua)

Informatikan, abiatzea, hasieratzea edo abioa (ingelesez: bootstrapping, boot edo booting) konputagailua martxan jartzen denean abiatzen den prozesua da, BIOS memoriatik bideratuta. Prozesu horren ondorioz sistema eragilearen nukleoa (kernel) kargatzen da memorian, eta gailuak erabiltzeko prest geratzen dira.

Abiatze-prozesuaren urrats kontzeptualak.

Abiatze-kargatzailea

aldatu
 
GNU/Linux (Knoppix) abiatzen.

Abiatze-kargatzailea edo -kudeatzailea (ingelesez: bootloader) programa sinple bat da, funtzio nagusitzat sistema eragilea memorian kargatzea duena. Hori lortzeko, normalean, urrats anitzeko abiatze-kargagailuak erabiltzen dira, zeinetan zenbait urrats sinple ematen dira sistema eragilea memorian kargatu ahal izateko.

Sistema memorian kargatzeaz ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren gailuen eta bestelako programen kontrolatzaileak (driver) kargatu ohi dira ere.

Linux sistema eragilean LILO edo Grub dira sistema eragilea memorian kargatzeko erabiltzen diren ohiko kargatzaileak[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. Alegria, Iñaki. (2008). Linux : sistemaren eta sarearen administrazioa. (2. argit. (Debian eta Ubuntu). argitaraldia) Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-178-5. PMC 863209419. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).

Kanpo estekak

aldatu