Bonde jauregia (suedieraz: Bondeska palatset) Suediako Stockholm hiriburuan dagoen jauregia da, Suediar Inperioaren garaiko eraikin aipagarriena. Suediako Epaitegi Nagusiaren egoitza da gaur egun.

Bonde jauregia
Bondeska palatset
Bonde jauregiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Kokapen fisikoaStadsholmen
Koordenatuak59°19′34″N 18°03′59″E / 59.326111111111°N 18.066388888889°E / 59.326111111111; 18.066388888889
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1673
JabeaNational Property Board of Sweden (en) Itzuli
Izenaren jatorriaGustaf Bonde (en) Itzuli
Erabileraetxebizitza
jauregia
rathausa
ErabiltzaileaSupreme Court of Sweden (en) Itzuli 1949
Arkitektura
ArkitektoaNicodemus Tessin Zaharra
Jean de la Vallée (en) Itzuli
Atalakeraikin: 1
Ondarea
Kontaktua
HelbideaRiddarhustorget 8, SE-111 28

Kokapena aldatu

Nobleziaren etxearen (Riddarhuset) eta Kantzileriaren etxearen (Kanslihuset) artean kokaturik dago, Gamla Stan alde zaharrean.

Historia aldatu

Nicodemus Tessin Zaharra eta Jean De la Vallée arkitektuek diseinatu zuten eta 1662 eta 1667 artean eraiki zen Gustaf Bonde Lord garaiaren egoitza pribatua izateko, eta oraindik bere izena darama. 1697an Tre Konor gaztelua erre zenean Errege Liburutegia bertara eraman zuten.

1730an Stockholmeko udalak erosi zuen jauregia eta udaletxe bihurtu zuen. Ondoren Stockholmeko epaitegia ezarri zen bertan eta 1949tik aurrera Suediako Epaitegi Nagusia.

1986an eta 2003-04 urteetan berriztatze lanak izan zituen, XVII eta XVIII mendeko material eta artisau teknikak erabiliz.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu