Bolido Lur-harramazkatzaile

Lurraren atmosferan sartu eta ondoren ateratzen den meteoroidea

Bolido Lur-harramazkatzaile (edo Lur-harramazkatzaile) bat bolido mota bat da, oso distiratsua eta Lurraren atmosferan sartu eta irteten dena. Bolido hau zatitu edo lehertu egin daiteke atmosferan sartzean, meteoritoak sortuz. Lur-harramazkatzaileen adibide ospetsuenak 1972ko Egun-argitako Bolido Handia eta 1860ko uztailaren 20ko Meteorito Handia dira. Eskuineko irudian ikus daiteke mota honetako gorputz batek sortzen duen ikuspegia.

Frederic Edwin Church margolariaren 1860ko Meteoritoa lana, Lur-harramazkatzaile baten igaroaldia erakusten duena.

Azalpena aldatu

Lur-harramazkatzaile bat atmosferatik igarotzen denean haren abiadura eta masa aldatu egiten dira, hortaz, haren orbita ere bai; espazioan birsartzen denean atmosferan sartzerakoan zuen norabidea aldatua edukiko du.

Gaur arte ez da adostu gure planetaren atmosferaren muga, baina jakina da airezko geruza gero eta ahulagoa dela lurrazaletik urrundu ahala: estratosfera (~50 km), mesosfera (~85 km), termosfera (~690 km) eta, azkenik, exosfera (~10.000). Hori jakinik, esan dezakegu meteoroide bat meteorito bilaka daitekeela gainazaletik 85–120 kilometroko altueran.

Ikus, gainera aldatu