Bolgo Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Mendi Lainotsuetako orko handia, beharbada Uruk hai bat, Azogen semea. Bolgo Iparraldekoa bezala ezagutzen zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941. urtean hil zen Beornen esku.

Bolgo
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAzog

Orkoak haserretu egin ziren Thorinek eta bere kideek Orko Handia hil zutenean, eta Gundabad mendian bildu ziren berriz, nano guztiak hiltzeko asmoz. Bolgok Warg eta orkoen armadaren buru joan zen Mendi Lainotsuetatik Ereborrera, non Bost Armaden gudua gertatu zen.

Ereborren, Bolgoren armadak Esgarotheko gizakiei, Oihan Beltzeko elfoei eta Burdinazko Muinoetako nanoei aurre egin behar izan zien. Guduan zehar Thorin Haritzezko Ezkutua Bolgo hiltzen saiatu zen, baina honen goardia pertsonalak Thorin bera eta honen iloba ziren Fili eta Kili hil zituen. Beranduago, Beornek Bolgoren goardia pertsonala sakabanatu zuen eta orkoa zanpatu zuen, hau hilez.

Kanpo estekak aldatu