Azog Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Moriako orkoen erregea da. Oso zalu eta azkarra zen. Thror eta Nar Moriara iritsi zirenean, lehena Azogek hil zuen burua moztuz eta Throrren buru horretan idatzi zuen bere izena. Baina Narrek ihes egitea lortu zuen eta hala Thraini gertatutakoa kontatu ahal izan zion. Nanoen herriak horren berri izan zuenean, orkoen aurkako gerra hasi zuten.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2799. urtean, Kheled-zâram lakuaren ondoan Azanulbizarreko gudua gertatu zen. Nainek, Moriako ateetara iritsi ondoren Azog desafiatu zuen, bere eliteko goardiarekin lagunduta irten zena. Borroka bizi baten ondoren, Azogek Nain hil zuen, baina orkoari pozak ez zion askorik iraun, nanoak orkoak garaitzen ari baitziren. Orduan, Azog erretiratzen saiatu zen, baina Dain II.ak harrapatu eta hil egin zuen. Bere seme bakarra Bolgo izan zen.