Bokazioaren alegoria

Artemisia Gentileschiren margolana

Bokazioaren alegoria (italieraz: Allegoria dell'inclinazione) Artemisia Gentileschiren margolan baten izenburua da, 1615 eta 1616 artean egindakoa. Mihise gaineko olio-pintura bat da, Florentziako Buonarroti etxearen sabaian dago. Dimentzioak 152 zm. x 61 zm. dira.[1]

Bokazioaren alegoria
Jatorria
Sortzailea(k)Artemisia Gentileschi
Sorrera-urtea1615
IzenburuaAllegoria dell'Inclinazione
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak152 (altuera) × 61 (zabalera) cm
Genero artistikoaallegory (en) Itzuli eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaBuonarroti etxea
BildumaBuonarroti etxea
Argumentu nagusiaMakurdura orbitala

Historia

aldatu

1615-16an Miguel Angel Buonarroti gazteak (1568-1646), fiorentar artista ospetsuaren ilobak, enkargatu zuen pintura.[2] Zalantzarik gabe, pinturak garaian sentsualitate asaldagarriaren zentzua zuen. Horregatik, Leonardo di Buonarrotok, Baldassarre Franceschiniri biluztasun originala estaltzeko janzkera moralizatzaileen exekuzioa ordenatu zion, 1684. urtearen inguruan. Jatorrizko irudia imaginatu, besterik ezin da gaur egun.[3]

Deskribapena

aldatu

Erdi biluzik dagoen neska gazte bat irudikatzen du. Bi eskuekin iparrorratz bat eusten du zeru-hodeiz osatutako oihal baten gainean, eta, bitartean, izar argitsu batek distira egiten du buru gainean, non bere ile horiak orrazkera landu baten kontra matxinatu nahi dituela ematen duen.

Esanahia

aldatu

Bokazioaren alegoria adierazten du, «zerbait zehatzerako joera naturala», eta, bereziki, talentu naturalarena edo arte baterako joera. Neskaren ezaugarriek erretratu batzuenak gogorarazten dituzte, hala nola Jérome Daviden grabatuarenak eta Artemisiaren ustezko autoerretratuenak. Alegoriaren bidez, Artemisia Gentileschik, garai hartan 22 urte zituenak, bere joera artistikoa ospatuko zuen horrela.


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu