Boderen diagrama

Anplifikadore baten edo beste zirkuitu baten irabazia eta fase-desplazamendua maiztasunaren funtzioan irudikatzen duten kurbak. Irabazia eta maiztasunak adierazteko eskala logaritmikoa erabili ohi da.

Boderen diagrama sistema baten maiztasun-erantzuna aztertzeko balio duen irudikapen grafikoa da. Normalean bereizitako bi grafika dira, bata magnitudea irudikatzeko eta bestea fasea. Hendrik Wade Bode zientzialariak garatu zuenez, irudikapen sistema honek bere abizena du izenez.

Lehen ordenako behe-paseko Butterworth iragazki baten Boderen diagrama, tentsio-irabazia (goian) eta fasea (behan).

Elektronikan oso erabilia da zirkuituak diseinatzeko eta aztertzeko, batez ere iragazki eta anplifikadoreetan.

Boderen magnitudearen diagraman transferentzia-funtzioaren moduloa dezibeletan (dB) marrazten da, maiztasunaren edota maiztasun angeluarraren funtzioan eskala logaritmikoan.

Boderen fasearen diagraman berriz, fasea marrazten da maiztasunaren edota maiztasun angeluarraren funtzioan eskala logaritmikoan. Gradutan edo radianetan egon daiteke. Diagrama honek hasierako seinalearen eta lortutako seinalearen arteko desfasea irudikatzen du.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu