Bobo (zaldi)
Bobo zaldia, edo Bobodi, baita Minanka ponia, Burkina Fasoko eta Maliko bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokaturik dago.
Bobo zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() ![]() |
Sinonimoak | Bobodi. Bobody. Boboli. Minanka ponia |
Zaldi gogorrak dira bertako ingurunera ondo egokituak. Baita tse-tse euliak zabaldutako afrikar tripanosomiasi gaitzaren aurrean ere. Maliko beledougouar zaldi eta beste hainbat zaldi arrazekin batera, Mendebaldeko Afrikako berberiar zaldien motako arrazen taldea osatzen du.
Arrazaren historia
aldatuArrazari seguruen izena Bobo-Dioulasso eskualdetik datorkio.
Hedapena
aldatuMaliko erdi eta hegoaldean hedaturik dago. Santik Koutialara. Miniankan hazten dute bereziki Sikassoko inguruetan.