Božena (Křesinová)

Božena (Křesinová) (? - 1052tik aurrera hila) Oldřich Bohemiakoaren bigarren emaztea (eta agian, aurretik, bere zerbitzaria) eta Bretislaus I.a Bohemiakoaren ama izan zen. Cosmas Pragakoak Oldřich eta Boženaren historia bere Chronica Boëmorum liburuan jaso zuen. Kondaira horren arabera Oldřich gaztea (eta ezkondua) Perucera joan zen ehizatzera. Bertan Božena izeneko neskatxa bat ikusi zuen bainatzen ari zela, eta berehala nahi izan zuen berarekin ezkondu. Oldřichel ehitza utzi eta Božena Pragara eraman zuen, non bere seme ez-onartua Bretislaus jaio zen.

Božena (Křesinová)

Bizitza
JaiotzaXI. mendea
Heriotza1052tik aurrera ( urte)
Familia
AitaKresina
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraknekazaria

Božena, hala ere, Txekiar premisliden salbatzailea izan zen. Oldřichek bi anaia zituen, baina horietako bat, Jaromír bere anaia nagusia Boleslau III.a Bohemiakoak zikiratu zuen. Boleslaus Polonian sartu zuten kartzelan, eta alaba bat izan zuen, antza. Oldrich zen, beraz, premisliden artean seme bat izan eta oinordetza uzteko aukera zuen anaia bakarra. Bere lehen emazteak ez zuen seme-alaba ezagunik izan. Boženaren noblezia eza Cosmasen kronikan agertzen da, eta semea onartzeko beranduago Judith Schweinfurtekoaekin ezkondu behar izan zen, familia noblea izateko.

Kontakizun osoa egia ote den ere, dudatan dago.