Black Rain
Black Rain (euskaraz Euri Beltza) 1989ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren ekintza filma da. Michael Douglas, Andy García, Ken Takakura, Kate Capshaw, Yusaku Matsuda eta Tomisaburo Wakayama aktoreek antzeztu zuten.
Soinu onenaren Oscar Saria (Donald O. Mitchell, Kevin O'Connell, Greg P. Russell eta Keith A. Wester) eta Soinu edizio onenaren Oscar Sariaren (Milton Burrow eta William Manger) izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.
Argumentua
aldatuNew York hiriko Nick Conklin eta Charlie Vincent (Michael Douglas eta Andy García) poliziek AEBtan bizi diren japoniar mafia kideen arteko liskarrak ikertzen ari dira. Japoniar mafiakide horietako bat atxilotzea lortu dute, Sato (Yusaku Matsuda) psikopata hiltzailea, eta Japoniako Osaka hirira eraman behar dute. Behin hara iritsita, Yakuzaren laguntzaz Satok ihes egin du. Bi estatubatuar poliziak hura japoniar poliziari laga arte haren arduradunak direnez, berriz ere atxilotzera derrigortuta daude; hortaz, estatubatuarrek japoniar mafia arrotzean gero eta gehiago barneratu behar dute. Leku eta unez ezustekoenean, Sato eta bere motorzale taldeak Charlie hil dute. Orduan, Nickek bere berezko metodoak erabiliz japoniar kriminalak atzeman behar ditu, Masahiro Matsumoto (Ken Takakura) japoniar poliziaren laguntzaz .
Aktoreak
aldatu- Michael Douglas: Nick Conklin
- Andy García: Charlie Vincent
- Ken Takakura: Masahiro Matsumoto
- Kate Capshaw: Joyce
- Yusaku Matsuda: Koji Sato
- Tomisaburo Wakayama: Kunio Sugai
- Shigeru Kôyama: Ohashi
- John Spencer: Oliver
- Guts Ishimatsu: Katayama
- Yuya Uchida: Nashida
- Miyuki Ono: Miyuki
- Luis Guzmán: Frankie
Kanpo estekak
aldatu- Black Rain filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)