Huózhe

Bizi (1994ko filma)» orritik birbideratua)

Bizi (txinera tradizionalez: 活著; txinera sinplifikatuz: 活着; pinyinez: Huózhe) Zhang Yimouk 1994an zuzendutako film dramatiko txinatarra da. [1] Ge You eta Gong Li dira aktore protagonistak, eta zuzendariak nazioarteko ospea lortu ondoren egindako ekoizpen handi samarra izan zen.

Huózhe
Jatorria
Argitaratze-data1994
Izenburua活着
Jatorrizko hizkuntzamandarin txinera
Jatorrizko herrialdeaTxinako Herri Errepublika eta Hong Kong
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena132 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaTo Live (en) Itzuli
Honen parte dafifth generation Chinese films (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Zhang Yimou
Gidoigilea(k)Yu Hua (en) Itzuli
Lu Wei (en) Itzuli
[[Kategoria:Yu Hua (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Lu Wei (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ge You (en) Itzuli
Gong Li
Niu Ben (en) Itzuli
Guo Tao (en) Itzuli
Jiang Wu (en) Itzuli
[[Kategoria:Ge You (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Niu Ben (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Guo Tao (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jiang Wu (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaChiu Fu-sheng (en) Itzuli
[[Kategoria:Chiu Fu-sheng (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaShanghai Film Studio (en) Itzuli
[[Kategoria:Shanghai Film Studio (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDu Yuan (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaZhao Jiping (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaLü Yue
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTxina (eskualdea)
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0110081 Filmaffinity: 466295 Allocine: 10077 Rottentomatoes: m/to_live Allmovie: v134236 TCM: 93462 Netlix: 60028524Edit the value on Wikidata

Hala ere, filma ez zen banatu Txinako Herri Errepublikan, agintari komunistek pentsatu baitzuten erregimen komunistaren aro batzuekin (maoismoko garaikoak) oso kritikoa zela. Hala ere, atzerrian lortu zuen banaketa, Cannesko zinemalditik igaro ondoren. Zhang zuzendariak, dena dela, bi urteko zigor kreatibo bat jasan zuen Txinan, ez baitzioten epe horretan berriz filmik zuzentzen utzi[1].

Maoismoaren garai batzuk kritikaz azaldu arren, filmaren doinua positiboa da: maitasunak, elkartasunak eta lan zintzoak bikote bati aurrera egiten laguntzen die, eta klase xume eta langileen ahaleginaren aurreko mezu baikorra dario, izenburutik bertatik. Positibismoa dario filmari, kontraste eginez aurreko urtean grabatu zen Bàwáng Bié Jī ('Agur nire konkubinari') film txinatarrarekin, zeinak ikuspegi fatalista argi bat duen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b 'To Live': A film banned in China Daily Sun. Consultado el 4 de noviembre de 2018.
  2. Fernandez, Luistxo. «Farewell My Concubine (Agur nire konkubinari)» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.