Birracel
Birracel 2005. urte hasieran Oreretan, (Gipuzkoa), sortutako euskal musika taldea da.
Birracel | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Orereta |
Musika mota | Punk Rock |
Urteak | 2005 - 2011 |
Taldekideak | |
Kikiel Etxaun Espinete | |
Lehengo taldekideak | |
Aitor Ramone Juanpe Monika Pitu |
Historia
aldatuBirracel 2005. urte hasieran sortu zen, Kikiel, Aitor Ramone eta Juanpek osatuta.
2006. urtean Monika eta Etxaunek sartu ziren taldean eta kontzertu batzuen ostean Reflejo de una sociedad alcohólica maketa grabatu eta kaleratu zuten.
2007ko amaieran aldaketa gehiago egon ziren taldean, Pitu sartu zen Monikaren partez eta 2008ko ekainean Espinete hartu zuen Pituren tokia, behin behineko hirukotea osatuz.
2010. urtean Fermentados en vicio beraien lehendabiziko diska kaleratu zuten.
2011ko apirilaren 2an, Oreretako gaztetxean Untxia akatu genun gaua beraien azken kontzertua eskeni zuten.
2015. urtean Matxinada Fanzinearen 6. zenbakiarekin batera, Untxia akatu genun gaua beraien azken kontzertua oparitu zen cd-r formatuan eta fanzinearen barruan, taldearen historia eta beraien partaideen gaur egungo nondik norakoak birpasatu ziren.
Taldekideak
aldatu- Kikiel - baxua eta ahotsak.
- Etxaun - gitarra.
- Espinete - bateria.