Birminghamgo Seiak, ingelesez: Birmingham Six, Erresuma Batuko justiziak bidegabekeriz eta epaiketa muntaia baten bidez biziarteko espetxealdiaz zigortu zituen sei gizaseme dira: Hugh Callaghan, Patrick Hill, Gerard Hunter, Richard McIlkenny, William Power eta John Walker. Hain zuzen ere, 1974ko azaroaren 21ean, Ingalaterrako Birmingham hiriko bi tabernatan eztanda egindako bi lehergailuak jartzea leporatu zieten.

1991ko martxoaren 14ean, jada espetxean hamazazpi urtez zeudela, Apelazio Auzitegi batek beren zigorrak ezeztatu zituen. Atentatu horien benetazko egileak nortzuk izan ziren inoiz ez da jakin ahal izan.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu