Biriketa arnasketa guztien arteko sistemarik eraginkorrena da. Animaliek lurreko ingurua kolonizatu zutenean, gantzen trukerako barne-azal handiak garatu zituzten, lehortzetik babestutakoak. Horma oso meheko eta baskularizatuko barne barrunbe horiek birikak dira. Birika - arnasketa gastropodoek, anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek ere dute.

Birika motak aldatu

  • Difusioko birikak: birika oso primitiboak dira. Ganbera sinplea dute, eta horren barruan tolesdura asko daude. Ez dute aireztapen sistemarik behar, beti irekita dagoen zulo batekin komunikatzen baitira kanpoaldearekin. Halako birikak lurreko ornogabeek dituzte.
  • Aireztapen birikak: lurreko ornodunen ohiko birikak dira. Aireztapen mekanismo aktiboak behar dituzte. Bi ganbera dituzte, eta horiek, hlaber, albeolo izeneko barrunbe txikiz daude osaturik, kapilarrez inguratuta. Arnasbideen bitartez komunikatzen dira kanpoaldearekin; bide horiek, ia beti, geroeta estuagoak eta adarkatuagoak diren hodi kartilaginosos daude osaturik.

Eboluzio-eskalan aurrera egin ahala, biriken barne-azala handiagotu, aireztapen-mekanismoak espezializatu eta zirkulazioaren

Kanpo estekak aldatu