Birika-abzesu
Birika-abzesua biriketako parenkima da, beste edozein ehun bezala, nekrotizatu egin daiteke eta nekrosi horrek prozesuraren ondorio gisa zorne-kolekzio edo multzo bat eman dezake. Zorne-zorro horrek, zornea bera drainatu ahal izateko, bide bat zabalduko du bronkioetara eta, hustutakoan, zulo edo kabitate bat -bere pareta edo horma propioa eta guzti- utziko du. Horrelako prozesu bat ikusten dugunean biriketako abzesu baten aurrean gaudela esan genezake. Hala ere, biriketako abzesuak beste bi baldintza ere bete behar ditu, bata bere diametroak 2 cm baino gehiago izatea eta bestea zulo edo kabitate bakarra izatea, ezen zuloak edo nekrosi-fokuak txikiagoak eta asko direnean pneumonia nekrotizatzaile baten aurrean gaudela esaten baita.[1] Birika-abzesua iraupenean edo etologian oinarrituta sailka daiteke: birika-abzesu akutua 6 aste baino gutxiagokoa denean edo kronikoa denbora luzeagoarekin. Patogeno eragileengatik ere bereiz daiteke, Staphylococcus anaerobioak edo Aspergillus kasu.[2]
Birika-abzesu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | pneumopatia, Abzesua eritasuna |
Espezialitatea | pneumologia |
Sintoma(k) | nekrosia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J85.2 |
GNS-9-MK | 513.0 |
DiseasesDB | 7607 |
MeSH | D008169 |
Disease Ontology ID | DOID:0060317 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
- ↑ (Ingelesez) emedicine.com. Pneumonia and Other Pulmonary Infections: Lung Abscess, Medscape. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |