Biribiltze
Zenbaki baten biribiltzeaz zenbakiaren gutxi gorabeherako balio bat lortzen da. Biribiltze balioak zehaztasun txikiagoa du, baina erosoago erabiltzen da. Adibidez, 3.1415926 biribildu eta 3.1416 har daiteke. Zenbait biribiltze jardunbide dago, hala nola gertuenerako biribiltzea eta bikoiti gertuenerako biribiltzea.
Gertuenerako biribiltzea
aldatuGehien erabiltzen den jardunbidea da.
- Atxiki beharreko eskuineko azken zifra aukeratzen da.
- Zifra hau gehi bat egin, hurrengo zifra 5 edo handiagoa bada (kasu honetan, gehiegiz biribiltzen dela esaten da).
- Zifra hau bere horretan utzi, hurrengo zifra 5 baino txikiagoa bada (kasu honetan, gutxiegiz biribiltzen dela esaten da).
Adibidez, ehunenera biribildu behar bada:
- 156.387656 → 156.39
- 38.435789 → 38.44
- 0.12399 → 0.12
- -4.523454 → -4.52
Eta milarenera biribildu behar bada:
- 156.387656 → 156.388
- 38.435789 → 38.436
- 0.12399 → 0.124
- -4.523454 → -4.523
Bikoiti gertuenerako biribiltzea
aldatu4 eta 5 zenbakiek 4.5erako distantzia berdina duten arren, gertueneko biribiltzearen bitartez, 4.5 zenbakia 5 zenbakira biribiltzen da. Horrela, gehiegizko errore edo alborapena sortzen da kalkulu luzeetan. Eragozpen hau ekiditeko, bikoiti gertuenerako biribiltzea erabiltzen da. Jardunbide honetan, biribiltzearen azken zifraren ondorengoa 6 edo handiagoa bada, azken zifra gehi bat ezartzen da biribiltzean. Azken zifraren ondorengoa 4 edo txikiagoa bada, biribiltzean azken zifra utzi egiten da. Baina, azken zifraren ondorengoa 5 bada, azken zifra gehi bat egiten da azken zifra zenbaki bakoitia bada; bestela, zenbaki bikoitia bada, bere horretan uzten da azken zifra. Adibidez:
- 3,046 → 3,05
- 3,043 → 3,04
- 3,045 → 3,04
- 3,015 → 3,02
Jardunbide honi estatistikariaren biribiltzea eta banku biribiltzea ere deitzen zaio.