Zenbaki bikoiti
Biz zatitzean zenbaki osoa ematen duen zenbakia. Adibidez, 2, −4, 6, −6, 8... zenbaki bikoitiak dira
Zenbaki bikoiti bi (2) zenbakia zatitzaile duen zenbaki oro da. Adibidez, 4, 8, 3468, ... Hau da, zenbaki bikoiti bat beti adierazi daiteke honako moduan:
- m = 2 · n
Zenbaki bikoitiek honako propietateak dituzte:
- Edozein zenbaki zenbaki bikoiti batez biderkatuta emaitza bikoitia izango du: 3 * 8 = 24
- Bi zenbaki bikoiti batuta emaitza beti bikoitia izango da: 2 + 6 = 8
- Zenbaki bakoiti bati bikoiti bat gehitzen badiogu, emaitza beti bakoitia izango da: 3 + 4 = 7
- Bi zenbaki bakoiti gehituta emaitza beti bikoitia izango da: 3 + 5 = 8