Biologiaren filosofia
Biologia filosofia zientziaren filosofiaren barne atal bat da, epistemologia, metafisika eta etika kontuez arduratzen dena. Zientziaren filosofoak eta filosofoak orokorrean beti biologian interesatuak egon diren arren (Aristoteles, Descartes, Kant…), biologiaren filosofia filosofiarengandik independente zen atal bezala 60-70. hamarkadetan sortu zen. Zientziaren filosofoek gero eta arreta gehiago jartzen zioten biologiari, Neodarwinismoaren gorakadatik hasita 30-40. hamarkadetatik 1953-an ADN-aren estrukturaren aurkikuntza eta beste hainbat aurrerapen gehiago arte genetikaren ingenierian.
Deskribapen orokorra
aldatuBiologiaren filosofia naturalismoa errazten duen tradizio enpiriko gisa ikusi daiteke. Biologiaren filosofo garaikideek saihestu egin dituzte bizitza eta ez-bizitzaren arteko bereizketa egiten dituzten galderak. Horren ordez, biologoen praktikak, teoriak eta kontzeptuak aztertu dituzte biologia errazago edo hobeto ulertu ahal izateko. Ideia zientifikoak filosofikoki analizatzen dira, eta bere eraginak esploratzen dira. Askotan zaila da biologiaren filosofia biologia teorikotik bereiztua dagoela ulertzea.
Biologiaren filosofoen azpitalde batek, orientazio naturalistago batetik, biologiak epistemologia, etika, estetika, antropologia…-en inguruan erantzun zientifikoak ematen dituela. Gainera, biologian gertatutako aurrerapenek, giza bizitzaren inguruko balio tradizional guztiak birpentsatzea eragiten dio gizakiari.
Biologiaren filosofia oso ikusgarria eta ondo antolaturiko diziplina bilakatu da, bere aldizkari propio eta konferentzia eta antolaketa profesionalekin. Azken hauetan handiena Sociedad Internacional de Historia, Filosofía y Estudios Sociales de Biología (ISHPSSB) da.
-Erredukzionismoa, holismoa eta bitalismoa:
-erredukzionismo zientifikoa goi mailako prozesu biologikoak prozesu fisiko eta kimikoetara murrizten direnaren ikuskera da. Adibidez, arnastea bezalako prozesu biologiko bat oxigenoa eta karbono dioxidoa barneratzen dituen prozesu biokimiko bat litzateke.
-Holismoa goi mailako prozesuak nabarmentzen dituen ikuskera da, ateratako ezaugarriak bezala ere ezagutua. Adibidez, txonta espezie batek lehorte batean nola bizirauten duen azaltzeko beste batzuk hil egiten diren bitartean, metodo holistiko-ak ekosistema osoari erreparatuko dio. Organismo indibidual bakoitza bere ekosistemaren testuinguruan ulertua izan behar da. Maila baxuagoko prozesu biologikoak ere, parte diren organismo bizidunen baitan ulertu behar dira.
-Bitalismoa biologo konbentzionalek ukatzen duten ikuspuntu bat, zeinak defendatzen duen bizi indar bat dagoela oraindik zientifikoki neurtu ez dena, organismo bizidunei bizitza ematen diena. Filosofia bitalistaren adibide asko erlijioetan aurkitzen dira. Biologo konbentzionalek uko egiten diote ikuspuntu horri, metodo zientifikoari kontrajartzen zaiola argudiatuz. Metodo zientifikoa munduaren ikuskera oso ziur bat egiteko diseinatu zen. Ikuspegi epistemologiko hau jarraituz, korronte nagusiko zientzialariek ukatu egiten dituzte neurtuak edo ziurtatuak izan ez diren gertaerak, beraz, bitalismoa bera ukatzen dute.
Biologiarengandik autonomoa den filosofia bat
aldatuOrganismoen prozesu guztiak lege fisikoen arabera betetzen dira.Honek, biologo eta filosofo batzuk (adibidez, Ernst Mayr eta David Hull), Charles Darwin-en hausnarketa filosofiko zorrotzetara itzultzea erakarri du, fisika klasikotik eratorritako zientziaren filosofia bat sortzea ahalegindu, eta horrek sortu zituen arazoak konpontzen ahalegintzeko. Azken ikuspuntu positibista honek, Joseph Henry Woodgerrek adibidetuak, zehaztasun zorrotza azpimarratu zuen eta aplikazio unibertsalaren legeen aurkikuntza bultzatu zuen, esperimentuan zehar frogagarriak. Zaila izan zen biologiarentzat, oinarrizko maila mikrobiologiko batetik haratago, estrukturen maila berean egotea. Zientziaren filosofia estandarrean, organismo bizidunek ezaugarri esanguratsu bat utzi zuten: herentziazko genotipo baten osagai historikoa.
Interes filosofikoak zituzten biologoek erantzun egin zuten, organismo bizidunaren izaera bikoitza azpimarratuz. Alde batetik, programa genetikoa (azido nukleikoetan irudikatzen dena) genotipoa da. Bestalde, bere gorputz luzea edo soma zegoen: fenotipoa.
Erreferentzia bibliografikoak
aldatu- Maturana, Humberto (1980). Autopoiesis y cognición: la realización de lo vivo . D. Reidel.
- Ayala, Francisco(1998). "Explicaciones teleológicas en biología evolutiva". Propósitos de la naturaleza: análisis de función y diseño en biología. El MIT Press.
- Filosofía de la Biología. Enciclopedia de Stanford de la filosofía.
- Callebaut, Werner (2012). "Perspectivismo científico: una respuesta del filósofo de la ciencia al desafío de la biología de big data" . Estudios en Historia y Filosofía de la Ciencia Parte C: Estudios en Historia y Filosofía de las Ciencias Biológicas y Biomédicas . 43 : 69-80.