Binilo Bala

Zarama-ren albuma

Binilo Bala Zarama musika taldearen seigarren diskoa da, 1994. urtean taldeak argitaratutakoa[1]. Zaramaren azken diska izatekoa zen, 15 urteko etenaldiaren ondoren diska berriak atera ditu ordea.

Binilo Bala
Zarama taldearen Rock
Argitaratze data1994
GrabazioaCesar Ibarretxe, Jean Phocas
Iraupena43'58"
DiskoetxeaElkar

Partaideak aldatu

  • Roberto Moso (ahotsa)
  • Txus Alonso (gitarra)
  • Tontxu Tabares (gitarra)
  • Alfonso Herrero (baxua, ahotsa)
  • Ernesto Alava (bateria)
  • Joseba Lafuente (teklatuak)

Grabaketa eta abestiak aldatu

1991 urtean Sexkalextrik disko arrakastatsua atera ondoren taldearen amaiera iragartzen zuten zurrumurruak agertu ziren. 1993 urtean aurreko disketako abestiekin egindako bilduma bat atera zuten, Zaramaren Erdian, eta honek aregatotu egin zituen zurrumurru horiek. 1994an Binilo Bala ateratzerakoan argi esan zuten azken diska izatekoa zela. Taldearen hasieran baxujolea izan zen Iosu Expósitori (Eskorbuto) dedikatoria berezia egiten zaio diskan[2].

Taldearen aldaketarik handiena baxujolearena izan zen, Alfonso Herrerok hartu baitzuen Javier Álvarezen lekua. Rock gogorragoa egiten saiatu ziren diska honetan eta Joseba Lafuenteren teklatuekin rock sinfonikora ere inguratu ziren hainbat abestitan. Hitzetan hainbat kolaboratzaile izan zituzten, hala nola, Joseba Egiguren (Zorrik ez), Andres Abuin (Zorrik ez eta Kaia Barrenian) eta Xabier Euzkitze (Milioi bat dolar)[3]. Honetaz gain bada Los Berrones talde asturiarraren Chacho abestiaren[4] bertsio bat ere, Txatxo, diska osoko abesti ezagunena bihurtu zena, taldearen ikonoetako bat gainera.

Diska bukatzeko Urtain boxeolari mitikoaren omenezko abestia dago, taldeak inoiz egin duen abesti luzeena, sei minututik gorakoa. Urtain beraren ahotsa ere entzuten da abestiaren amaieran.

Azala aldatu

Bi boxeolari ageri dira borrokan, bietako bat Urtain da. Manolo Gil da azalaren egilea.

Kantuen zerrenda aldatu

  1. Kostako bidea - 3:20
  2. Rock & Roll marruma - 5:02
  3. Milioi bat dolar - 3:27
  4. Zorrik ez - 4:00
  5. Kaia barrenian - 5:30
  6. Gaueko buruko mina - 2:56
  7. Txatxo - 5:07
  8. Errespetatu - 3:35
  9. Larruz larru - 4:07
  10. Urtain - 6:13

Erreferentziak aldatu

  1. Binilo bala. (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  2. Txiribita. (2008-07-25). «Zarama - Binilo Bala (1994)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  3. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Binilo Bala» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  4. franziskaner6282. (2009-11-27). Los Berrones - Chacho. (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).

Kanpo estekak aldatu