Bilibio
Bilibio Ebroren eskuinaldean, Conchas de Haro ubidearen ondoan zegoen herria izan zen, egungo Haro udalerrian zegoena. Izen bereko haitzetan, Obarenes mendien hasieran, zegoen.
Bilibio | |
---|---|
![]() | |
Aztarnategi arkeologikoa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Errioxako udalerri | Haro |
Altuera | 450 |
Indusketa | |
Bisitagarria | Ez |
Garrantzi historikoa
aldatuBilibiok Ebroren beste aldean Buradon herria zuen, ibi baten bitartez loturik.[1] Bertan Felix Bilibiokoa anakoreta bizi zen, San Millanen maisua izan zena.
Gaztelako eta Nafarroako Erresumen arteko mugan zegoen. Nafarren eskuetan izan zen: 1040komaiatzaren 28an Gartzia III.a Santxez Naiarakoak Estefania Foixkoa bere emazteari, ezkontza-horni moduan, Bilibium cum Faro et cum sua pertinencia (Bilibio Harorekin eta bere ondasunekin) eman zizkion.[2]
Orduko Bilibioko gaztelua Arabako konderriarena zen, izan ere, 1052an Gartzia Santxez erregeak Felix Bilibiokoaren erlikiak Naiarako Andre Maria Erreginaren monasteriora eraman nahi zuenean, Nuno Arabako gotzainaren baimena behar izan zuen. Urte batzuk geroago, Bizkaiko jaunen eskuetara pasa zen, bertako tenenteak izanik.
Leku estrategiko horrekin zuen harremana dela eta, Alfontso VI.a errege gaztelar-leondarrak Haroko jaun feudal izendatu zuen Lope Enekoitz. Herria bera hustu egin zen, eta bertako biztanleak Harora joan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ González Fernández, Rafael; Alonso Martínez, Ignacio. (2011). Las Cuevas de Herrera, el Monasterio Cisterciense y la Camáldula actual (Miranda de Ebro- Haro). XXVI Editum, 172-176 or. ISBN 978-84-8371-951-0..
- ↑ Cfr., Madrazo, España..., III, 716. orr.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Errioxako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |