Artikulu honen izenburua ez da zuzena muga teknikoak direla-eta. Izenburu egokia “Bikaintasunez Graduatua” aitorpena da.

“Bikaintasunez Graduatua” aitorpena, “Bikaintasunez Graduatua” aipamena edo Bikaintasun aipamena (Graduan) (distinción de “Graduado con Excelencia” edo mención de “Graduado con Excelencia” edo mención de Excelencia (en el Grado) gazteleraz) Euskal Herriko Unibertsitateak gradu-ikasketa bakoitzean zenbait ikasleri ematen dien aitorpen-akademikoa da[1].

2017 urtean sortu zituen EHUk. Ikasketa Amaierako Sari Berezia ez bezala, bikaintasunez graduatua aipamenek ez dute bataz besteko notaren irizpidea jarraitzen[2][3]. Gutxi gorabehera 100 ikasleko promozio batean 7-8 aipamen egon daitezke.

Baldintzak:

  • Gradua amaituta izatea
  • Gradua amaituta izatea haren iraupenari dagokion ikasturte kopuruan
  • Graduko kredituak gainditu izana lehen ohiko deialdian
  • Ikasleek ezin dute espedientean «suspentso» edo «aurkezteke» kalifikaziorik eduki, ez eta «uko eginda» edo «aitortua» kalifikaziorik ere
  • Aipamen bat 14 ikasleko (7 aipamen 100 ikasleko promozio batean, gutxi gorabehera)

Baldintza horiek betetzen duten ikasleen guztizkoak eman beharreko gehieneko saria gainditzen badu, ikasleei beren espedienteko batez besteko notaren arabera ordenatuko zaie[4][5].

Modu horretan, gerta dateke ikasle batek 8 bat edukitzea bataz besteko notan eta beste batek 6 eta azken horrek eramatea bikaintasun aipamena, ez doalako bataz besteko notaren irizpidearen arabera.

Erreferentziak aldatu

  1. «Bikaintasunez graduatuak - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - UPV/EHU» Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  2. Gerta dateke ikasle batek 8 bat edukitzea bataz besteko notan eta beste batek 6 eta azken horrek eramatea bikaintasun aipamena, ez doalako bataz besteko notaren irizpidearen arabera, baizik eta beste baldintza batzuetan arabera.
  3. «Tesinak, gradu-azterketa eta sari bereziak - estudiosdegrado-gradukoikasketak - Graduko ikasleak - UPV/EHU» estudiosdegrado-gradukoikasketak (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  4. (Gaztelaniaz) INAP. «Requisitos para obtener la distinción de Graduado o Graduada con Excelencia asociada a los títulos de Grado» laadministracionaldia.inap.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  5. (Gaztelaniaz) «RESOLUCIÓN de 10 de noviembre de 2017, de la Vicerrectora de Estudios de Grado y Posgrado de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, por la que se procede a la publicación de los requisitos para obtener la distinción de Graduado o Graduada con Excelencia asociada a los títulos de Grado. Boletín Oficial del País Vasco - BOPV.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).

Kanpo estekak aldatu