Wikipedia:Muga teknikoak izenburuetan
Artikulu batzuen izenburuak ezin dira behar den bezala idatzi MediaWiki softwarearen mugak direla-eta. Artikulu batean horrelako zerbait gertatzen dela adierazteko, hurrengo txantiloia erabiltzen da hasiera-hasieran:
{{izenburu akastuna|izenburu egokia}}
Honek honako testu hau erakutsiko du:
- Artikulu honen izenburua ez da zuzena muga teknikoak direla-eta. Izenburu egokia izenburu egokia da.
Erabili ezin diren karaktereak
aldatuIzenburuetan agertu ezin diren karaktereak
aldatuArtikulu baten izenburuak ezin du karaktere hauetako edozein izan:
# < > [ ] | { }
Barra
aldatuBarra (/) karakterea erabili daiteke, baina ezinezkoa da lehen karakterea barra duten orrialdeetara lotura egitea.
Tartea eta gidoi baxua
aldatuHasieran eta amaieran doazen tarte eta gidoi baxuak ez dira kontutan hartzen, ez eta erdian bat baino gehiago jarraian agertzen badira ere.
Puntua
aldatuEzin dira . eta .. izeneko artikuluak sortu, ez eta ./ edo ../ hasten direnak ere.
Beste muga batzuk
aldatuLehen letra xehea
aldatuEuskarazko Wikipediaren konfigurazioa dela-eta, artikulu baten izenburua ezin da letra xehez hasi, beti larria izan behar baita. Honenbestez, ezin da eMule izeneko artikulua sortu, EMule baizik. Hala eta guztiz ere, artikuluan izenburua behar bezala agertu dadin {{Izenburua letra xehez}}
txantiloia erabil daiteke.