Biderra Mendigorria, Artaxoa eta Larragako guraso taldea da. Bere helburu nagusiena herri horietako umeek eskola publikoan D ereduan ikasi ahal izatea zen. Gaur egun, D eredua Nafarroa osora zabaltzeko helburuarekin ekintza ezberdinak burutzen dituzte.

Historia aldatu

2008an sortutako elkartea da. Sortzen-Ikasbatuaz elkartearen laguntza izan dute eta euskararen ofizialtasunaren aldeko jaiak antolatu izan zituzten[1].

2009an Nafarroako Parlamentura zenbait eskaerarekin jo zuten[2]:

UPN eta PSNk ezezkoa eman zieten eskaerei. 2011n berriro Parlamentura jo zuen.[3].

Bere lehenengo lorpen handiena, Garesera taxian joateko diru laguntza lortzea izan zen.[4]

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak Nafarroako herri asko eremu mistora pasatzea erabaki zuen. Guztira 43 udal izan ziren erabaki hau hartu zutenak, horien artean Biderrak elkarteko Mendigorriako udala.

Hortik gutxira, Mendigorrian D eredua eskaini zen[5].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu