Bide indarkeria[1] esaten zaio trafiko istripuak eragin ditzakeen jarrera multzo bati. Rodney Slater AEBetako garraio idazkari izandakoak emandako definizioan: "arauz kanpoko gidatzea eta gidatzeko forma ez segurua batzen dituzten egoera multzo bat, zeinetan nagusitzen dena da segurtasunari arreta eskasa eskaintzea".

Txirrindulariak, bide indarkeriaren ohiko biktimak (antzeztutako argazkia).

Road rage eta beste mota batzuk aldatu

Ingelesez road rage terminoa erabiltzen da sarri, eta baita rage au volant frantsesez. Bide indakeriaren modu bat azaltzen du termino horrek: Auto-ilarek, bideko lanek, beste gidariek nahita enbarazu egiteak edo bidea ez uzteak frustrazioa eta amorrua eragiten dutenean gidariarengan, horrek gatazkak sor ditzake gidarien artean, errepideko amorrua euskaraz esanda[2]. Fenomeno honi dagokionez, ikerketek frogatu dute amorru hosi sentitzen duten pertsonak oso maiz gizonak direla (% 96) eta batez beste 33 urte dituztela[3]. Maskulinitate toxikoaren adierazpidetzat jo daiteke beraz bide indarkeriaren forma hau.

AEBetan sortu zen road rage terminoa, 1987-1988an, Los Angeles eskualdeko autobideetan zenbait tiroketa gertatu ondoren. Gidariak asaldatzeraino eraman ditzakeen errepideko haserre bizi hori, besteentzat arriskutsua dena, bide indarkeriaren formetako bat da. Asaldatutako gidari bati modu berean ez erantzutea komeni da, txirrindularien artean, esate baterako, erantzuteko saiakera oreka galtzeko eta arriskua handitzeko modua izan daitekeela ohartarazi izan da.

Biktimen elkarteek salatzen dutenez, nahigabeko bide indarkeria moduak ere egon daitezke, hala nola pertsonak zaharregi direnean gidatzeko baimena izatean eragin ditzaketen istripuak[4][5].

Biktima potentzialak izan daitezke, elkarte horien arabera, oinezkoak, txirrindulariak eta oro har bi eta hiru gurpileko ibilgailu motordunen gidariak edo bidaiariak. Multzo horien atean gertatu ohi dira, kalkulu batzuen arabera, zirkulazio-istripuek eragindako heriotza guztien erdiak[6]. Txirrindularien artean kontzientzia argia dago bereziki auto gidari arriskutsuak daudel errepideetan[7].

Biktimen eskaerak aldatu

Bide indarkeriaren biktimak gero eta gehiago ari dira antolatzen 21. mendean. Euskal Herrian bada Bide Segurtasunaren Defentsarako Euskal Elkartea, Stop Bide Indarkeria izenez ere ezaguna. Erakunde honen iritziz, bide indarkeriari aurre egiteko formulen artean behar lukete egon[8]:

Erreferentziak aldatu

  1. «Bide indarkeria hizpide, gaur gauean, ETB1eko ‘Ur Handitan’ saioan» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).
  2. (Frantsesez) «Situations particulières | Safe and Responsible Driving» ontario.ca (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).
  3. Sansone, Randy A.; Sansone, Lori A.. (2010-7). «Road Rage» Psychiatry (Edgmont) 7 (7): 14–18. ISSN 1550-5952. PMID 20805914. PMC 2922361. (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).
  4. «Una movilidad para la tercera edad» revista.dgt.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).
  5. (Gaztelaniaz) Otero, Alejandra. (2022-02-01). «Un conductor de 87 años provoca un accidente mortal y reaviva el debate de las revisiones para renovar el carnet de conducir» Motorpasión (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).
  6. «Stop Bide Indarkeria elkarteko bi kidek Bide Segurtasunari buruzko lanketa egin dute» Stop Violencia Vial 2021-06-29 (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  7. (Gaztelaniaz) «El problema de la “VIOLENCIA VIAL” lo tenemos y lo sufrimos aquí y ahora» Fundación Ado Moure 2022-07-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  8. «Presentación STOP VIOLENCIA VIAL/STOP BIDE INDARKERIA» Stop Violencia Vial 2020-09-18 (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).

Kanpo estekak aldatu