Bichta éder
Bichta éder Eneko Bidegainek 2023an plazaratu zuen eleberriaren izenburua da. Izenburuaren ortografiarekin Ipar Euskal Herrian euskararen inguruko jarrera eta erabilera adierazi nahi zuen egileak. Liburuak intriga handiko argumentua garatzen du.
Bichta éder | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Eneko Bidegain |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Bichta éder |
Argitaletxea | Elkar |
ISBN | 978-84-1360-181-6 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Argumentua
aldatuGaur aldizkarian kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori.[1]
Théodore Vermandois azken biztanlea izan duen jauregi horren historiak biltzen ditu Nafarroako erresuma ahantzia eta Frantziako Iraultza, II. Mundu Gerra eta Aljeriaren independentziakoa, handikien familia baten gainbehera eta Lapurdiko euskaldunen ezinbizia.
Gaiak
aldatuAbenturen haratago, liburuak zenbait gai azaltzen ditu, besteak beste, euskal kazetaritza Ipar Euskal Herrian, landa inguruen txikizioa, eskuin muturreko presentzia historikoa... Eneko Bidegainek, literaturara itzulirik, goranahi handiko istorio bat asmatu du, irakurlea harrapatzen duen thriller politiko bat ez ezik, egungo gizartearen kontraesanen ispilu ere badena: itxurakeriaren zama, harreman sentimentalen zaila, militantziaren eredu erritualizatuak, kazetaritzaren morrontzak, euskararen patua.[2]