Bicerin

kafe, txokolate eta esnez egindako Italiako edaria

Bicerin Turin hiriko (Piamonte, Italia) edari tradizionala da, kafe espresaz, txokolate beroaz eta esneaz egiten dena. Edalontzi txiki batean zerbitzen da, osagai bakoitzaren geruzak ongi bereizita[1].

Bicerin
coffee drink (en) Itzuli
OsagaiakKafe espresa, txokolate beroa eta esnea
Historia
JatorriaItalia

Bicerin izenak piamonteraz "edalontzi txikia" esan nahi du[2].

Historia aldatu

Dirudienez XVII. mendeko bavarèisa edarian du jatorria. Edari horrek kafea eta txkolatea nahasturik zituen, gainean esnegaina zuen eta siropez gozatua zegoen.

Bicerina XVIII. mendetik existitzen da, eta ordutik zerbitzatzen da Turingo piazza della Consolata-n dagoen Bicerin izeneko kafetegian[3]. 1852an Alexandre Dumas idazleak probatu eta goraipatu egin zuen.

2001. urtean "piamontetar edari tradizionala" izendatua izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Object, object. (Invalid Date). «Bicerin: How to Make the Classic Coffee Drink from Turin» Eataly (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  2. (Ingelesez) «Bicerin: Coffee, Torino-Style (Served in a Glass!)» La Cucina Italiana 2020-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  3. (Italieraz) Bicerin | Caffè Al Bicerin dal 1763 a Torino. (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).

Kanpo estekak aldatu