Bibby Stockholm

1976 egindako hotel-gabarra

Bibby Stockholm motorrik gabeko gabarra, Bibby Line itsas operazio eta bidalketa konpainiaren jabetzako ostatu ontzia da. Itsasontzia 1976an eraiki zuten eta Barbadosen erregistratuta dago. 1992an ostatu-gabarra bihurtu zuten. Lehenago Floatel Stockholm eta Dino I izenekin ezagutu zen.[1] 2023an Erresuma Batuaren eskuineko gobernuak migratzaileak jasotzeko alokatu zuen; oso erabaki polemikoa izan zen.

Bibby Stockholm
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNederlandse Scheepsbouw Maatschappij (en) Itzuli
Historia
Zerbitzuaren hasiera1976
Erregistro-herrialdeaBarbados
Kokapena
Koordenatuak50°34′08″N 2°26′07″W / 50.5688°N 2.4353°W / 50.5688; -2.4353
Ezaugarriak
Dimentsioak27 (zabalera) × 91 (luzera) m
Tona-brutoak10.659
Identifikazioa
IMO zenbakia8869476
Bibby Stockholm gabarra Portlandgo Portuan, 2023an.

Historia aldatu

1994tik 1998ra, etxerik gabeko pertsonak hartzeko erabili zen, asilo-eskatzaile batzuk barne, Hanburgon (Alemania). 2005ean, Herbehereak asilo-eskatzaileak atxilotzeko erabiltzen hasi ziren gabarra Rotterdamen. 2013an, Petrofac-ek Shetlandeko gas-fabrikako eraikuntza-langileentzako ostatu gisa erabili zuen gabarra. 2018ko ekainean, gabarra Piteånera (Suedia) eraman zuten, Markbygdeneko Parke Eolikoa eraikitzen laguntzeko.[2]

Migratzaileen espetxea aldatu

2023ko apirilean, Erresuma Batuko Gobernuak Dorseteko Portlandeko portuan asilo-eskatzaileak hartzeko itsasontzia erabiltzeko planak iragarri zituen. Gaur egun, 51.000 asilo eskatzaile daude Erresuma Batuan. Hoteletan bizi dira gehienak, eta gobernuari ia zazpi milioi euro kostatzen zaio hori. Itsasontziak 222 gela ditu, eta hoteletan dauden bostehun pertsona biziko dira han; Alderdi Kontserbadoreak esan duenez, gastuak murrizteko.[3]

Plan horren arabera, gabarra gutxienez 18 hilabetez egongo da portuan, eta 506 asilo-eskatzaile egongo dira bertan. Asilo-eskaerak, bitartean, aintzat hartzen ari da Gobernua. Erakunde humanitarioek eta tokiko agintariek erabat baztertu dituzte planak. 2023ko uztailaren 17ko goizean, gabarra Falmouthetik abiatu zen Portlandeko porturantz.

Erresuma Batuko hegoaldeko irla horretan hainbat protesta egin zituzten eskuin muturreko taldeek eta arrazakeriaren aurkako eragileek. NBE Nazio Batuen Erakundeak esan du Erresuma Batuak Nazioarteko Zuzenbidean dituen betebeharrak hausten dituela.

Rishi Sunak, Erresuma Batuko lehen ministroa, immigrazioaren aurkako politika eta mugimendu asko egiten ari da. Besteak beste, itsasontzia Portlandera iritsi ondoren, immigrazio ilegalaren aurkako lege berri bat onartu zuen. Lege berri horrek dioenez, Mantxako kanaletik ilegalki iristen diren immigranteak atxilotu eta deportatu egingo dituzte. Sunaken helburuetako bat da legez kanpoko immigrazioa gelditzea 2024an egingo diren hauteskundeetarako. Azken urtean, 45.000 pertsona baino gehiago iritsi dira ontzi txikietan Erresuma Batuko itsasertzera.[4]

Itsasontzian lehenengo migratzaileak 2023ko abuztuan jaso ziren.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu