Bianca Maria Meda
Bianca Maria Meda (Italia, 1665 – 1700) Italiako moja beneditarra eta musikagilea izan zen.[1]
Bianca Maria Meda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1665 |
Heriotza | 1732 (66/67 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Mugimendua | musika barrokoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Bizitza
aldatuOraindik ez da bere bizitzari buruzko aipamenik aurkitu. Bere izena, 1677an lehen aldiz agertu zena, San Martino del Leano komentu beneditarreko dokumentuetan, Pavian. 16 urte zituen, eta garai hartako ohituraren arabera, gazteak komentuetan sartzen ziren. Beneditarren moja izan zen San Martino del Leano komentuan, Pavian.[1]
Musikagile ibilbidea
aldatuHogeita hamar urte inguru zituenean, aurreko datuen arabera (1691), Bolonia Pier Maria Montiren editoreak bere konposizio ezagun bakarrak argitaratu zituen: "Mottetti 1, 2, 3 eta 4 voci". ´Motete¨ delakoa, Frantsesetik datorren "motet" hitzetik dator eta XIII. mendean sortutako konposizio polifonikoa da, elizetan abesteko sortua, eta haren gaiak biblikoak izan ohi dira. Latinez egindako 4 ahotsetarako eta "a capella" (musika-tresnarik gabe) erlijio-gurtzarako abestiak ziren.[2]
Bilduma horrekin, Meda Italiako azken moja-konpositoreetako bat bihurtu zen, XVII. mendean inprimatutako lana ikustean; Isabella Leonardak, Novarako moja urtsulatarrak eta mende hartako konpositore emankorrenak, baino ez zion jarraitu.[3]
Gutxi dakigu Medari buruz, argitalpenaren azaleko xehetasunez gain: izena; izenburua: donna (komentu beneditar batean duen posizioa adierazten du); eta bizi zen monasterioaren izena: San Martino del Leano, Pavian. Informazio osagarri guztia, duela urte asko Emily Wilbourne musikologoak egindako ikerketa baten emaitza da.[3]
Lana
aldatuLan bakarra argitaratu zuen, Bolonian, 1691n. Motete bilduma bat, "Mottetti a 1, 2, 3, e 4 vocis". Obra horietako bi motete, ahots bakarlarirako dira, bi biolin, gehi bi bikote, lau hirukote eta lau laukote lagun dituztela.[4][5][6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «Bianca Maria Meda — A Modern Reveal: Songs and Stories of Women Composers» A Modern Reveal (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
- ↑ (Ingelesez) Strozzi, Barbara; Bizzarrie armoniche (Musical group); Badalla, Rosa Giacinta; Bembo, Antonia; Invernizzi, Roberta; Jacquet de La Guerre, Elisabeth-Claude; Jacquet de La Guerre, Elisabeth-Claude; Jacquet de La Guerre, Elisabeth-Claude et al.. «Donne barocche : women composers from the baroque period = les femmes compositeurs de l'époque baroque - Bates College» link.bates.edu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ a b Lacrime Amare. Bianca Maria Meda. Motets. 2018.
- ↑ «Italian & French Baroque women composers - artsandmusicnow» sites.google.com.
- ↑ «Bianca Maria Meda — A Modern Reveal: Songs and Stories of Women Composers» A Modern Reveal.
- ↑ «Hildegard Publishing - Music by Women Composers» www.hildegard.com.
Kanpo estekak
aldatu- Bianca Maria Meda - Lacrime Amare - Cappella Artemisia, 2018ko uztailaren 6a.