Bi Erresumen urmaela

Bi Erresumen urmaela Zarrakazteluko udalerriaren Figarol herrian (Nafarroan) dagoen urmael endorreiko txiki ba da. Aragoitik oso gertu dago eta hortik datorkio izena. Hegaztientzat babes-leku berezia da.

EzaugarriakAldatu

Zabalera txikia du, 31,44 ha; sakontasun handia du, aldiz, hiru metro baino gehiagokoa. Ura Bardeako ubidetik datorkio. Haren inguruan lezkadi trinkoa aurki daiteke, animalientzako babesleku egokia. Bertan kabia egiten duten hegaztien artean oso espezie bereziak aipa daitezke, esaterako, zingira-mirotza (Circus aeruginosus) eta zezen txoria (Botaurus stellaris). Migratzailentzat garrantzi bereziko tokia da. Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu bezala 1989tik babestuta dago (1989ko martxoaren 16 Foru Dekretua). Antza denez Nafarroako Gobernuak erabilpen plana 2012an aurkeztuko du.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.