Betzuenburu

Euskal Herriko mendia

Betzuenburu, Bizkaia probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Asko dira Legarmendi aldean harrotzen diren karaitz muturrak (eta ezarritako buzoiak). Ezin aipatu daiteke bereiziki nabarmentzen den bakar bat, baina ezin aipatu gabe utzi, aldi berean, inguru berezi hura ezagutzeko aukera emango digun aitzakiaren bat edo beste. Betzuenburu da mutur horietako bat. Leku polita da, baina ingurune karstikoa dela kontutan hartu beharra dago: ibilbidea ez da larre gainean bezain erosoa, bide aztarnarik ez da harri gainean, eta zapaldu beharreko harri guztiak ez daude haitzari lotuta. Tontor honen inguruan bereziki zorrotzak dira meteoroek higatutako haitzak. Pagadiak atontzen du Mko isurialdea eta karst eremuaren ikuspegi zabala eskaintzen du Era begiratuz gero. Iparraldean, 250 m eskasera, Bernagoitiburu izeneko beste muino bat bere buzoiarekin. Ez dago EHMKan jasota, baina erraz igo daiteke zerrendako beste bi mendiren batera, ibilbide polita osatuz: Gantxorrotz eta Urtemondo, Ean.

Betzuenburu
Datu orokorrak
Garaiera791
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′47″N 2°42′32″W / 43.163°N 2.709°W / 43.163; -2.709
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Betzuenburu, http://www.euskal-herria.org/.