Beti Casedano, Kasedako futbol taldea da 1923an sorturikoa.

Beti Casedano
Sorrera1923
Futbol zelaiaLa Laca
Kaseda
LigaNafarroako Lehen Autonomikoa
2021-2219.a
Webguneahttps://twitter.com/cfbeticasedano
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Historia aldatu

Bere lehen presidentea Joaquin Iriarte izan zen eta bere laguntzaileak Francisco Egea, Javier Mauleon, Celestino Oneca eta Luciano Larraz. Hasieran klubak kirol jarduera egiten zuen baina ez zegoen federatuta. Lehen urteetan, oraingo Txantrea auzoan (Ibarra zelaian) eta San Zoilon jokatzen zuten.

1968an zelai bat prestatu zuten Aragoi ibai ondoan “La Laca” izeneko tokian.

Beti Casedano 1970-1971 denboraldian federatu zen, futbolzaleak elkartu eta zuzendaritzako junta bat osatu zuten. Momentu hartan Amado Benedit zen presidentea, Pedro Apestegui entrenatzailea eta Pedro Morea masajista. Abuztuaren 1968an, aldagelak eta ateak eraiki zituzten. Urte honetan lehen regionalera igo zen.

1978-1979 denboraldian peña bat zeukan eta Beti Casedanoren partidak animatzen zituzten, bombo eta banderarekin. Peña hau “La Leonera” deitzen zen. Urte hauetan “Copa de Primavera” eta “Copa de aficionados” lehiaketen finalera iritsi zen.

80ko hamarraldian Beti Casedanoren diztira bukatu zen, Viscofan enpresa sortu zen eta futbolariek zeregin asko zutelako.

1987-1988 denboraldian ia desagertu zen eta udaletxeak lagundu zion. Geroztik, udaletxeak urtero dirua ematen dio.

Diru arazoak zirela eta Beti Casedanok Santa Agedako jaiak antolatzen hasi zen gaur egun arte. Taldearen ereserkia Andres Zoco musikagileak egin zuen.

Azken denboraldiak aldatu

Denboraldia # Maila Emaitza
2010-11 6 Nafarroako Lehen Erregionala 8.a
2011-12 6 Nafarroako Lehen Erregionala 3.a
2012-13 5 Nafarroako Preferentea 12.a
2013-14 5 Nafarroako Preferentea 16.a (jeitsi)
2014-15 6 Nafarroako Lehen Erregionala 1.a
2015-16 6 Nafarroako Preferentea¹ 10.a
2016-17 6 Nafarroako Preferentea 2.a (igo)
2017-18 5 Nafarroako Lehen Autonomikoa 9.a
2018-19 5 Nafarroako Preferentea 16.a (jeitsi)
2019-20 6 Nafarroako Lehen Erregionala 1.a (igo)
2020-21 5 Nafarroako Lehen Autonomikoa 7.a
2021-22 6 Nafarroako Lehen Autonomikoa 19.a
2022-23 6 Nafarroako Preferentea
  • ¹ Nafarroako Preferentea Lehen Autonomikoa bihurtu zen eta ondorioz Lehen Erregionala, Nafarroako Preferente.

Kanpo estekak aldatu