Bertikal (jokoa)

Aretxabaletan asmaturiko buru-hausgarria

Bertikal Aretxabaletan asmaturiko joko edo buru-hausgarri bat da. 2013. urtean aurkeztu zen eta hamarkada horretan arrakasta handia izan zuen.

Bertikal jokoa

Historia aldatu

Oscar Encinak asmatu zuen eta herriko Dagda tabernan izan zen aurkezpena 2013ko apirilaren 22an[1]. Ytres Assembly enpresak ekoizten zuen[2]. Hasiera hartan arrakasta handia izan zuen, lehiaketak ere antolatu izan ziren. Pablo Lombardo izan zen lehenengo lehiaketako irabazlea eta 18.84 segundutan lortu zuen jokoa amaitzea[3].

Bertikal Aretxabaleta Kirol Elkartearen babesle nagusia ere bihurtu zen 2014. urtean[4]. Nazioarteko joko eta jolasen feriatan ere izan zen, esate baterako 2016an Chicagon[5]. 2018. urtean orduan Real Madrilen jokatzen zuen Cristiano Ronaldo futbolariak jokoaren berri izan zuen, bai eta kirol elkarteak futbolaren inguruan egiten duen lanaren berri ere, eta jokalari portugaldarra Bertikal idatzita zuen kamiseta batekin azaldu zen sare sozialetan[6].

Deskribapena aldatu

Plastikoz egindako hodi bertikal bat da, hortik bere izena. Hodi hori lau zatitan banaturik dago eta zati bakoitza zilindro birakari bat da, barnean labirinto bat duena[2]. Helburua bolatxo bat ahalik eta azkarren goiko puntatik beheraino jeistea da[7]. Zailtasun desberdinetako zilindroak daude eta koloreak ere pertsonalizatzen dira.

Zilindro aldagarriekin 192 konbinazio lor daitezke[8].

Erreferentziak aldatu

  1. «Aretxabaletan sortutako Bertikal jokoa aurkeztu dute - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. a b «bertikal - Jokoenea» www.jokoenea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. «Pablo Lombardo irabazle lehenengo Bertikal txapelketan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  4. (Gaztelaniaz) «La UDA presentará mañana sus diferentes secciones» El Diario Vasco 2014-09-17 (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  5. (Gaztelaniaz) Simarro, Concepcion Matias. (2014-01-03). La Buscadora de Internet. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  6. (Gaztelaniaz) «Cristiano Ronaldo se apunta a Bertikal» El Diario Vasco 2018-03-01 (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  7. Bertikal Spot. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Bértikal: una bolita y un laberinto en un juego de habilidad • Consola y Tablero» Consola y Tablero 2015-04-01 (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak aldatu