Bertha Oliva (Honduras, 1956) giza eskubideen aldeko ekintzailea da. Hondurasen desagertutako Atxilotuen Senideen Batzordearen (COFADEH) sortzaile eta koordinatzailea da. 1979 eta 1989 urte artean emandako bortxazko desagerpenen biktimen senideen eskubideak sustatzen ditu.[1][2][3]

Bertha Oliva

Bizitza
Jaiotza1956 (67/68 urte)
Herrialdea Honduras
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

1981eko ekainean segurtasun indarrek Olivaren senarra, Tomás Nativí, Unión Revolucionaria del Pueblo-ko (URP) burua, etxetik atera zuten, ez zuen senarra berriro ikusi. Oliva haurdun zegoen. Ondoren, Desagertutako Atxilotuen Senideen Batzordea sortu zuen.[4]

COFADEH erakundeak zeregin garrantzitsua izan zuen Hondurasko Ikerketa Nazionalen Saila desegiteko, derrigorrezko soldadutza indargabetzeko eta 1992an herrialdeko azken preso politikoak askatzeko.

Oliva eta COFADEH erakundea Respuesta Global Honduras: Proteger los bosques y los activistas ambientales kanpainaren bazkide aktiboak izan dira.[5]

2009an Manuel Zelayaren aurkako kolpe militarraren kontra agertu zen. 2013ko hauteskundeetan eskuineko alderdia den Partido Nacional delakoa irabazi zuen eta Olivak bere bizitzaren aurkako eraso baten beldur zela adierazi zuen:

Estatu Batuek gidatuta Hondurasko polizia eta militarrek drogen aurkako gerraren estaldura erabiltzen ari dira pertsona asko hiltzeko, agian ni ere: hiltzeko zorian nago. Berriro ere, prest.[1]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 2010eko azaroan, Herbehereetako gobernuak Giza Eskubideen Tulipán saria eman zion.
  • Hondurasko Giza Eskubideen Batzorde Nazionalaren Giza Eskubideen Saria jaso zuen.
  • 2005ean, Hondurasko beste bost emakumerekin batera, Bakearen 1.000 Emakumeetako bat izendatu zuten, Nobel Sarirako hautagai.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Tracy Wilkinson, Tensions mount as Honduras defies OAS, LA Times, 4 July 2009
  2. «¡Bertha Oliva ni olvida ni perdona!» Mundubat.
  3. (Ingelesez) «A Real Truth Commission for Honduras» HuffPost 2010-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  4. Comisionado Nacional de los Derechos Humanos (National Commission on Human Rights). Los hechos hablan por sí mismos: Informe preliminar sobre los desaparecidos en Honduras 1980-1993 (The facts speak for themselves: preliminary report on disappearances in Honduras 1980-1993). 2a. Edición. Tegucigalpa, Honduras. Editorial Guaymuras, 2002. P. 267-8
  5. a b Bertha Oliva of COFADEH nominated for Nobel Prize, Cultural Survival, October 29, 2005

Kanpo estekak aldatu