Bernard Dort

Bernard Dort (Metz, 1929ko irailaren 29a - Paris, 1994ko maiatzaren 5a) frantses antzerki-kritikaria izan zen. Antzerki eta operako kritikaria izan zen. Sorbonako Antzerki Ikerlanetarako Institutuan irakasle jardun zuen. Dramaturgia eskolak ere eman zituen. Estrasburgoko Antzoki Nazionaleko literatura-aholkularia izan zen, eta hainbat antzerki-lan itzuli zuen. Unibertsitatearen eta antzerki-munduaren arteko zubi-lana egin zuen, eta argitalpen ospetsu hauetan idatzi zuen: Temps modernes, Cahiers du Sud, Cahiers de la Comédie-Française eta Le Monde dimanche. Lecture de Brecht liburua idatzi zuen.

Bernard Dort
Bizitza
Jaiotza Metz1929ko irailaren 29a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1994ko maiatzaren 5a (64 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea
Hezkuntza
Heziketa École nationale d'administration
(1951 - 1953)
Doktorego ikaslea(k) Georges Banu (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Parisko Unibertsitatea

ErreferentziakAldatu