Valur Reykjavik (islandieraz Knattspyrnufélagið Valur, "Valur futbol elkartea") Islandiako futbol talde onenetakoa da palmaresari dagonionez, Reykjavik hiriburukoa. Valur izenak "ipar-belatza" esan nahi du. Islandiako 20 Liga eta 9 Kopa irabazi ditu.

Valur Reykjavik
Sorrera1911
Futbol zelaiaHlíðarendi
edukiera: 3.000 lagun
PresidenteaIslandia Þorgrímur Þráinsson
EntrenatzaileaIslandia Heimir Guðjónsson
LigaIslandiako Liga
20232.a
Webguneawww.valur.is
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Valur 1911ean eratu zen Reykjavik erdiguneko Hlíðarendi auzoan. 1940 arte futbolean bakarrik aritu zen baina orduan eskubaloi atala sortu zuen eta arrakastarik handiena 1980an izan zuen Europako Eskubaloi Kopako finalera iristean (TV Grosswallstadtek gainditu zuen finalean 21-12ko emaitzaz).

Futbolari dagokionez 1930 eta 1945 artean Islandiako talde nagusia izan zen, 11 Ligatan nagusitu baitzen. Urte batzuk maila apalagoan ibili ondoren 1966ko ligan bigarren aro bikain bati hasiera eman zion 1992ko kopa txapelketaraino luzatu zena.

XXI mendean beste talde batzuen itzalean egon arren 2007ko liga eta 2005eko kopa irabazi ditu, beste bina superkopa eta ligako kopa ere bai. 2018an Islandiako titulu guztiak eskuratu ditu.

Palmaresa aldatu

Islandian: 50 aldatu

  • Islandiako Liga (23): 1930, 1933, 1935, 1936, 1937, 1938, 1940, 1942, 1943, 1944, 1945, 1956, 1966, 1967, 1976, 1978, 1980, 1985, 1987, 2007, 2017, 2018, 2020.
  • Islandiako Kopa (12): 1965, 1974, 1976, 1977, 1988, 1990, 1991, 1992, 2005, 2015, 2016, 2018.
  • Islandiako Superkopa (11): 1977, 1979, 1988, 1991, 1992, 1993, 2006, 2008, 2016, 2017, 2018.
  • Islandiako Ligako Kopa (3): 2008, 2011, 2018.
  • Kopa Atlantiarra (Islandia-Faroeak) (1): 2008.

Emakumezkoen taldea aldatu

Emakumezkoen talde indartsua du Valurrek, herrialdeko handienetakoa.

  • Islandiako Liga (10): 1978, 1986, 1988, 1989, 2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010
  • Islandiako Kopa (13): 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1990, 1995, 2001, 2003, 2006, 2009, 2010, 2011

Kanpo estekak aldatu