Salamandridae

Urodeloen ordenako zenbait anfibioz esaten da. Helduak direnean ez dute zakatzik, aurreko oinetan lau behatz dituzte eta atzekoetan bost. Begiek betazalak dituzte, eta ahosabai-gangan hortzak dauzkate.

Salamandridae Caudata ordenaren anfibio familia bat da, 74 espezie barnean dituena.

Salamandridae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaCaudata
Familia Salamandridae
Goldfuss, 1820
Generoak
Ikusi testua

Salamandrido urodeloen ordenako izen bereko familiako anfibioez esaten da. Egituraz sugandilaren antzekoak dira, baina haiek baino sendoagoak dira. 32 cm inguru luze izaten dira. Hanka motz samarrak dituzte, lau behatzekoak aurrekoak eta bostekoak atzekoak. Begiak handiak eta betazaldunak dituzte; mihia, berriz, txikia dute. Salamandrido helduek ez dute zakatzik izaten, baina larbek bai. Bizitza lehorrean ematen dute, baina arrautzak errutera uretara joaten dira. Europan, Afrikako ipar-mendebalean, Asian eta Ipar Amerikan bizi dira. Salamandrido motarik ezagunena arrabioa da.

Generoak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu