Pollice verso edo verso pollice latineko esamolde bat da eta literalki "hatz lodia luzatuta" esan nahi du.

Pollice Verso, 1872an Jean-Léon Gérômek margotua.
Artikulu hau latinezko esamoldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pollice verso (margolana)».

Esanahi nahasketa aldatu

Heriotza adierazten zuen keinua erpurua gora zen, zorrotik ateratako ezpata sinbolizatzen baitzuen. Enperadoreari gladiadorea bizirik utz zezan eskatzeko keinua, aldiz, ukabil itxia litzateke; hau da, ezpata gordetzeko eskatzen zuten. Horixe dio latinezko “pollice compresso favor iudicabatur” esaerak (borondate ona erpurua gordeta erabakitzen da)[1].

Hala ere, egun esamolde honek okerreko esanahia hartu du. Interpretazio okerraren jatorrian Jean-Léon Gérôme (1824-1904) margolari akademizista dago. Berak Pollice verso izenburuko koadroa pintatu zuen, eta, horrenbestez, izenburuko latinezko esapidea berreskuratu zuen. Antzinako Erromatar Inperioan, gladiadoreen borroketan, ikusleek mendean hartutako gladiadorea hiltzeaz edo bizirik uzteaz beren iritzia ematen zuten, eta pollice verso omen zen galtzailea hiltzea nahi zutela adierazteko eskuaz egiten zuten keinua[1].

Gérômeren olioan ikusleak hatz lodia behera dutela ageri dira, eta gladiadoreei buruzko filmek, Quo Vadis eta Gladiatorek, adibidez, keinua zabaltzen eta finkatzen lagundu dute[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Irazustabarrena, Nagore. (2011-06-19). «Pollice verso» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu