Naqada edo Nagada, Antzinako Egiptoko aro aurredinastikoko kultura batek jasotzen duen izena da, eta K.a. 4000tik K.a. 3000 inguru arte datatua dagoena.

Naqada kulturako iruditxoa. Louvreko Museoa

Izena, Werner Kaiserrek jarri zion, eta Naqada hiritik dator, Nilo ibaiaren ibarrean kokatua, Luxorretik 25 kilometro iparraldera.

Naqadan, lehen indusketak Flinders Petriek, Londresko University Collegeeko James Quibellek eta Liverpoolgo unibertsitateko John Garstangek egin zituzten. Indusketa hauetan, K.a. 3800ean piztu zen kultura baten ebidentziak aurkitu zituzten, eta jarraipen kulturala izan zuena ia mila urtez, Nubiaraino helduz (Hemamein).

Hiru garaitan banatzen da:

Hasiera batean, Naqada I kultura Amratiar deitu zuen Flinders Petriek, baina, Werner Kaiserrek 1957an Naqada izena eman zion, Amratiar izena, garaiari ematen zitzaion bitartean, Naqadaren hiru garaien arteko jarraipen kulturala gehiago nabarmentzeko.

Kanpo estekak aldatu