Mogarraz Salamancako probintziako (Gaztela eta Leon) hegoaldeko udalerri bat da, Sierra de Francia eskualdekoa. Salamanca hiriburutik 85 kilometro hegoaldera dago, Ciudad Rodrigoko epaitegi barrutian, Sierra de Francia naturagunearen erdian.

Mogarraz
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia
AlkateaMaría Concepción Hernández Vicente
Izen ofizialaMogarraz
Posta kodea37610
INEk ezarritako kodea37194
HerriburuaMogarraz
Geografia
Koordenatuak40°29′31″N 6°03′10″W / 40.4919°N 6.0528°W / 40.4919; -6.0528
Map
Azalera9.05 km²
Altuera765 m
MugakideakSan Martín del Castañar
Demografia
Biztanleria253 (2023)
13 (2022)
alt_left 136 (%53,8) (%55,7) 141 alt_right
Dentsitatea27,96 bizt/km²
MatrikulaSA
mogarraz.es

Informazio orokorra aldatu

 
Mogarrazko herriaren ikuspegia (2009)

Mogarrazek 2007an 303 biztanle zituen (317 biztanle 2006an, eta 1018 biztanle 1964an), horietatik 157 gizaseme eta 146 emakume.

Mogarrazko herriak ondasun kulturalaren izendapena jaso zuen 1998an, multzo historiko gisa. Herriaren egitura urbanistikoa Erdi Arokoa da guztiz: kale estu eta irregularrak, plaza nagusiaren inguruan antolatuak. Etxe gehienek arkitektura tradizionalari eusten diote: bi solairu eta ganbara, oina harlanduz egina, sarrerako atea bi hegalekoa, fatxadan zurezko bilbadura bistan dela.

Eraikin nagusiak aldatu

 
Mogarrazko etxe tradizionalen ikuspegi bat (2009)
  • Etxe tradizionalak, Sierra de Franciako herri gehienen gisara: fatxadan zurezko bilbadura dute, harlangaitzez betea, eta atalburuetako harlanduetan grabaturik ageri da etxea egin zeneko urtea, batzuetan jabearen izena ere bai.
  • Andre Maria Zuriaren parrokia eliza: latindar gurutzeko oina du, eta aldare barrokoa. Kanpandorrea bereizia dago elizaren eraikinetik, Italiako eliza barroko askoren gisan.
  • Plaza Nagusia: arkupetua da osorik, azalera irregularra du, zirkulu erdi baten antzeko formaz. Behinola, zezenak korritzen ziren plazan.
  • Santutxoko baseliza eta iturria: herriaren sarreran.
 
Mogarrazko kale bat, eskuinean santutxoaren horma ageri dela (2009)

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Herriko jaiegunak bi dira: otsailaren 3an San Blasetan; eta abuztuaren 5ean, Andre Maria Zuriarenetan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu