Kronoestratigrafia

Lurrazaleko geruzak beren arteko adin-erlazioen arabera denbora-bitartean banatu eta antolatzen dituen estratigrafiaren atala

Kronoestratigrafia estratigrafiaren adar bat da non arroka unitateak denborarekin erlazionatzen duen zientzia da. Kronoestratigrafiaren helburua lurralde geologiko baten metaketa sekuentziaren ordena eta denbora tarteen ordena ondo zehaztea da, eta azkenik lurreko erregistro geologiko osoa. Nomenklatura estratigrafikoa kronoestratigrafiaren sistema bat da non denboraren zehar tarte paleontologikoak fosilen taldeekin erlazionatzen dituen (Bioestratigrafia). Kronoestratigrafiaren helburua tarte paleontologiko hauei antzinakotasun data erlatibo bat ematea da.

Metodologia aldatu

Kronoestratigrafia unitate geologikoen adina kokatzean datza. Unitate guztietan isotopoak aztertu beharrean, segida estratigrafikoan ondo definituriko fosilak erabiltzen dira arroka unitateen adinak ondorioztatzeko. Erabiltzen den metodologia superposizioaren metodologiatik eratorria da

Erabiltzen den metodologia superposizioaren eta erlazio transbertsalen printzipioetatik deribatzen da. Arroka igneoak denbora tarte zehatzetan gertatzen direnez, eta erlatiboki bat batekoak direnez, zutabe estratigrafikoa erabiltzeko oso erabiliak izan dira. Izan ere, hauek dituzten mineralen isotopoak aztertzeko erresagoa denez, denbora tarte zehatzagoak finkatu daitezke.

Arroka metamorfikoetan ere, batzuetan oso ondo finka daiteke adina, beraz, zutabe kronoestratigrafikoa eraikitzeko oso erabilgarriak izan daitezke. Prozesu honek esfortzu gradu bat eta lurraren eta daten ziurtasuna beharra du. Adibidez miloi arteko diferentzia egon daiteke unitate baten eta intrusio baten aurrean; edadearen estimazioa beharrean arroka intrusibo transbertsal zaharreneko konjunto fosilaren eta arroka gaztearenean agertzen den konjunto fosilaren artekoa izan behar da.

Unitateak aldatu

Unitate kronoestratigrafikoak adibide batzuk:

Eonozeno- Fanerozoiko Erazermo- Paleozoiko Ordoviziar- goi ordoviziar


Geokronologiarekiko ezberdintasunak aldatu

Garrantzitsua da unitate geokronologikoak eta kronoestratigrafikoak bereiztea. Unitate kronoestratigrafikoak material geologikoak dira, beraz ondo esana dago Tyrannosaurus rex baten fosila aurkitu dugula Goi-kretazeo segidan. Unitate geokronologikoak denbora tarteak dira eta unitate estratigrafikoen izen bera hartzen dute, baina goi/behe izenak berantiar/goiztiar-engatik ordezkatzen dute. Beraz ondo legoke Tyrannosaurus rex Kretaziko berantiarrean bizi zela esatea. Kronoestratigrafia estratigrafiaren arrametako zail inportanteenetakoa da, arroka korrelazioen adin deribatuak eta haien espazio antolamendua garrantzitsuak dira zehar-ebaki zehatza egiteko eta baita zutabe paleogeografikoa zehatzak egiteko ere.

Kanpo estekak aldatu