Kinvara (irlanderaz Cinn Mhara) Irlandako Galwayko konderrian dagoen udalerri bat da, Dunguaire gazteluarengatik ezaguna. 1.160 biztanle ditu (2006), erdia herrian bertan.

Kinvara
Cinn Mhara
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Connacht
Galwayko konderria
Izen ofizialaCinn Mhara
Kinvara
Posta kodeaG
Geografia
Koordenatuak53°08′28″N 8°55′59″W / 53.141°N 8.933°W / 53.141; -8.933
Map
Altuera10
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.athenrychamber.com/ www.athenrychamber.com

Etimologia aldatu

Irlanderazko Cinn Mhara izenak "itsasoaren burua" esan nahi du, izan ere Kinvara Galway badiaren muturrean baitago.

Historia aldatu

Ó hEidhin (O Hynes) leinua bizi izan zen antzina Kinvara inguruan. Hauen dorretxe nagusia Dunguaire gaztelua zen, XVI mendearen inguruan herriaren ekialdean eraiki zena. Kinvarak garagarra, karea eta egurra esportatu izan du itsasontziz eta zohikatza ekartzen zuen, bertan zohikaztegirik ez baitzegoen.

Jaialdiak aldatu

Kinvaran bi jaialdi ospatzen dira urtero:

  • Kukuaren jaialdia (Fleadh na gCuach): Irlandar musika traidizionalaren jaialdia da, maiatzaren erdialdean izaten da.
  • Txalupen jaialdia (Cruinniú na mBád): 1979tik aurrera estropadak izaten dira abuztuaren erdialdean.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu