Katu beltza antzinatik magikoa bezala hartuta izan da. Dena dela, animaliaren balorazio ez da beti berdina izan: Antzinako Egipton orokorrean animalia sakratutzat hartzen zen bitartean, gaur egun, mendebaldeko herrietan zorteko txarreko eramailetzat ezagutzen da.

Katu beltz.

Antzinako Egiptoan aldatu

Katuak Bastet jainkosaren gurtzarekin lotzen zen. Sakratuak ziren.

 
Kaleko katu beltz bat.

Erdi Aroan aldatu

Erdi Aroan katu beltzak sorginekin lotzen ziren. Kondaira askotan katu beltzak, berez, sorginak ziren, magiaren bidez animaliak bihurtuta. Horregatik, katuak orrokorrean eta beltzak bereziki, ehizatzen ziren eta akabatzen ziren, sarritan modu krudeletaz, bizirik erreak, buruak moztuta... [1]

Ingalaterrako Viktoriar Aroa aldatu

Garai horretan katu beltza ikustea zantzu ona izan zitekeen, bereziki ezkonberrien kasuan. Katu beltzak prosperitatea zekarren. Arrantzaleen eta marineleen artean, bestetik, itsasontzian katu bat eramatea gauza ona zen, zorte ona erakartzen zuelako. Eta haien etxeetan ere ohikoa zen katu beltza izatea gizonen buelta ziurtatzeko.

Anarkosindikalismoaren ikurra aldatu

 
Katu honek agresibitatea adierazi nahi zuen.

Orokorrean anarkismo eta bereziki anarkosindikalismoa katu beltza sinbolotzat hartu du. Katu hau ileak puntan erakusten ditu. Industrial Workers of the World (IWW) sindikatuaren Ralph Chaplinek katu horren irudiarekin greba basatiak, sabotajeak eta muturreko sindikalismoa adierazi nahi zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu