Kapellbrücke, Suitzako Luzerna hiriko ikur nagusia eta bere atrakzio turistikorik nagusienetako bat da. Matterhorn mendiaren ondoren, uste denez, turistek Suitzan argazki gehien ateratzen dioten tokietako bat da.

Zubia, hiri berriaren ertzetik ikusia. Atzean, Wasserturm dorrea.

Datu orokorrak aldatu

Kapellbrücke, Europako zurezko zubirik zaharrena da, eta bigarren luzeena (204,70 metro ditu). Reuss ibaia zeharkatzen du. Zubia, 1365ean eraiki zen eta Luzernako hiri zaharra eta hiri berria lotzen ditu. Zubia, luzeagoa zen, baina larriki kaltetu zuen sute bat jasan zuen. 1835ean, kaltetutako zati hau, 75 metro ingurukoa, zubitik kendua izan zen. Hau, ibai ertza bete izanak posible egin zuen. Zubiaren sabaian, 111 espazio daude, Luzernako historiaren zati bat erakusten duten margoak dituztenak.

Wasserturm aldatu

Zubiaren erdian, Wasserturm deritzona dago, uste denez, 1300 inguruan eraiki zen oktogono formako dorre bat, zubia bera baino lehenago. Bere historian zehar, dorreak erabilera ezberdinak izan ditu: zaintza dorrea, hiriko artxibategia, altxorraren ganbera eta beste batzuk. Gaur egun, dorreak, oroigarriak saltzen dituen denda bat du, Luzernako artileria elkartearen lokalaz gain.

Sutea aldatu

1993ko abuztuak 18an, zubiak sute bat jasan zuen, susmoen arabera, zubira botatako zigarro mutxikin batek eragin zuena. Suak, zubiaren zati handi bat suntsitu zuen, 111 margolanetatik 78z gain. Zubia, berreraikia eta zaharberritua izan zen, eta, 1994ko apirilak 14an berriz publikoari irekia izan zen.

Kanpo estekak aldatu