Gobrias (?-?), pertsiar noble bat izan zen, Gaumataren aurka azpijokoan aritu zenetako bat.

Gobrias

Bizitza
JaiotzaK.a. VI. mendea
HeriotzaK.a. V. mendea ( urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Testuinguru historikoa aldatu

K.a. 522an, Gaumata izeneko azti batek lortu zuen persiar inperioko boterea, Kanbises II.aren anaia zen Esmerdis zela sinestaraziz. Gaumatak, egin ahal izan zuen, benetako Esmerdis, bere anaiaren aginduz sekretupean erahila izan baitzen. Berehala, Kanbises usurpatzailearen aurka joan zen, baina Persiara iritsi baino lehen hil zen. Gezurrezko Esmerdisek, horrela, gobernatu ahal izan zuen.

Herodoto greziar historialariaren arabera, Kanbises eta Esmerdisen amaren aldeko osaba zen Otanes izan zen engainua susmatu zuen lehena. Otanesek Aspatinas eta Gobrias (antzinako pertsieraz Gaubaruva), kontu hau tratatzera gonbidatu zituen. Elkarren artean, sekretua, beste hiru konspiratzailerekin banatzea erabaki zuten: Hidarnes, Intafrenes eta Megabizo I.a. Guztiak, planak egiten ari ziren, Dario I.a iritsi eta bildu zitzaienean. Besteak, berehala ekiteaz konbentzitu zituen. Honela, K.a. 522ko irailak 29an, gezurrezko Esmerdis hil zuten. Dario, errege izendatua izan zen.

Pertsonaia garrantzitsua aldatu

Sari gisa, Dariok, Gobrias, "lantzaren eramale" (arštibara) izendatu zuen. Honela irudikatua dago Behistungo inskripzioan eta Naqsh-e Rostameko Darioren hilobian, non, gehigarri bezala, honako esaldi hau idatzia agertzen den: "Gobrias Pâtišuvariškoa, Darioren lantzaren eramalea". Ez dago batere garbi Pâtišuvariš hitzaren esanahia. Beharbada, herrixka edo klan bati erreferentzia egiten dio.

K.a. 521eko udazkenean, Gobrias, Elamera bidalia izan zen, non Atamaita errege matxinatua garaitu zuen. Honen ondoren, Elameko satrapa izan zen. Herodotoren arabera, Dariok esziten aurka eraman zuen desastrezko kanpainan ere parte hartu zuen, K.a. 514 edo K.a. 513an.

Oraindik bizi zen K.a. 498ko martxoan, Persepoliseko Gotorlekuko Taulatxoetako baten arabera, elameko ekialdeko mendietatik bidaia ofizialean zegoenean. Testu beraren arabera, Gobrias, bere lanagatik diru gehien jasotzen zuen akemenidar inperioko gizona zen, erregea eta printzearen ondoren, pertsonarik garrantzitsuena zela adierazten duelarik. Intafrenes noblea, Darioren "arkuaren eramalea", ziuraski, Gobriasen maila berean zegoen.

Gobrias, Darioren arreba batekin ezkondu zen, Artazostra edo Radušdukda (Histaspesen alaba). Bikoteak seme bat izan zuen, Mardonio, Greziarako bi espediziotan jeneral persiar garrantzitsua izan zena. Aurreko ezkontza batean Gobriasek izan zuen alaba bat, Dariorekin ezkondu zen.