Ezkontza zibila agintari zibilen aurrean (erregistro zibila, administrazio publikoa, epaileak edo udal agintaritzak) kontratatu, formalizatu eta inskribatzen den ezkontza da. Horrez gain, ez du erlijioaren erritua jarraitzen (erlijiozko ezkontza)[1].

XIX.mendeko ezkontza zibil bat Suitzan.

Hala ere, ezkontza zibilak ez du zertan ezkontza erlijiosoa baztertu, eta, hain zuzen, sistema juridiko askotan, ezkontza erlijiosoa aurrera eramanez gero, aldi beran ezkontza zibila ere egiten da.

Ezkontza zibila indarrean dauden lege-xedapenen arabera ospatzen den legezko ezkontza da.

Zenbait herrialdetan, ezkontza zibilaren instituzioak ezkontza erlijio erakundeen eraginetik bereizteko nahiagatik sortu da. Gauzak horrela, XVIII. mendean hasten den Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa edo laikotasunaren mugimendura inskribatzen da.

Ezkontza zibileko ekitaldian, emaztegaiak ez du ohiko soinekorik erabiltzen horretarako, ezkontza erlijiosoan ez bezala. Era berean, zenbait herrialdetan ezkontza-agiria edo "familia liburua" zeremonia amaitzean entregatu ohi da. Dokumentu honetan, ezkontza-unitatea frogatzeaz gain, beste gertakari batzuk ere erregistratzen dira, hala nola seme-alaben jaiotzak eta adopzioak, familiako kide baten heriotza eta abar.

Herrialdearen arabera aldatu

Espainia aldatu

Espainian ezkontza zibila debekatuta egon zen 1564tik 1870era, ezkontza erlijiosoa izanik legitimo kontsideratzen ziren bakarrak, 1870ean Ezkontza Zibilaren Behin-behineko Legearekin berriro onartu ziren arte[2]. 1875etik aurrera ezkontza zibila aparteko zerbait kontsideratzen zen, baina legezkoa. Bigarren Errepublika garaian, 1931tik 1939ra, Estatu akonfesionalaren ezarpenarekin, derrigorrezko ezkontza zibilaren sistema onartu zen.

1939an, erregimen frankistarekin, errepublika garaian egindako ezkontza zibilak deuseztatu egin ziren. Ezkontza zibila soilik ezkondu nahi zuten bi alderdietako pertsonak erlijio katolikoa praktikatzen ez bazuten edo apostatatuak izan balira onartzen zen[3].

1978ko konstituzioarekin, berriro ere Estatuaren izaera akonfesionala ezarri zen, beraz, ez da beharrezkoa Eliza abandonatzea ezkontza zibila ospatzeko.

2009an, Espainiaren historian lehen aldiz, ezkontza zibilek ezkontza erlijiosoen kopurua gainditu zituen: 94.993 ezkontza zibil eta 80.174 ezkontza katoliko. 2017an, ezkontza zibilek loturen % 80 gainditu zuten Espainian[4]. 2019an, guztira 166.530 ezkontza ospatu ziren Espainian, horietatik 131.231 zibilak, 34.615 katolikoak eta 684 beste erlijio batzuetakoak[5]. Gizartearen sekularizazioa nabari da, familiaren kontzeptuan aldaketa sozialez gain[6].

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) Ley Provisional del Matrimonio Civil. Gaceta de Madrid.
  3. (Gaztelaniaz) «Casarse por "lo civil" en España» El País 1977-03-18 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) EFE. (2019-04-10). «El 80% de las bodas son civiles y el 47% de los hijos nacen fuera del matrimonio: los datos de la secularización en España» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Matrimonios de diferente sexo por provincia de residencia del matrimonio y forma de celebración del matrimonio.» INE (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. (Gaztelaniaz) Breña, Carmen Morán. (2010-07-08). «Las bodas huyen del altar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak aldatu