Estatxa

Itsasontzietako soka lodia, hiruzpalau lokarriz osatua

Estatxa arpoiari lotzen zitzaion soka da, baleazaleen tresna[1]. Hedaduraz, itsasontzi batetik finkatuta dagoen beste itsasontzi bati edota edozein objektu finkori hainbat lan egitearren botatzen zaion soka da. Era berean, estropadetan, traineru guztiak parekaturik irten daitezen patroiak hartzen duen irteera-balizako soka[2].

Estatxa eta arpoia, Alaskako baleauntzi batean, 1915.
Ipar Amerikako herri indigenen estatxak; ezkerrekoa foka larruz egina da.

Euskal arrantzaleen txalupa tradizionaletan ohikoa zen balearen arrantzarako estatxak egotea prest, beste zerbait arrantzan jardunez gero ere, balearik agertzen bazen[3]. Orioko baleazaleek 80 braza (146 metro inguru) arteko estatxak izan ohi zituzten euren txalupetan[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «OEH - Bilaketa - Estatxa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  2. «estatxa - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  3. Arrinda, Anes. Euskaldunak eta Arrantza. Euskerazaintza, 10 or..
  4. AGUIRRE SORONDO, Antxon. «Bale jakia (I/II)» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).

Kanpo estekak aldatu