Espodumeno

LiAlSi2O6. Piroxenoen taldeko inosilikato monoklinikoa. Kolorgea, horia, morea, grisa edo berdea izan daiteke aldaeraren arabera, eta kristal prismatikoetan ageri da, eskuarki tamaina handikoetan. Litioaren mea garrantzitsua da.

Espodumenoa LiAl(SiO3)2 formula kimikoa duen mineral inosilikato litiodun eta aluminioduna da. Izena grezierazko spodumenos (σποδυμενος, "errauts bihurtzeraino errea") hitzetik datorkio.

Infotaula de mineralEspodumenoa
Ezaugarri orokorrak
KategoriaInosilikatoak
FormulaLitio aluminio silikatoa, LiAl(SiO3)2
Dana sailkapena65.1.4.1
Nickel-Strunz sailkapena9.DA.30
Sistema kristalinoMonoklinikoa; 2/m
Talde espazialspace group C2/c (en) Itzuli
Eponimoaash grey (en) Itzuli
Aurkikuntza-lekuaUtö (en) Itzuli
Identifikazioa
KoloreaOso aldakorra: zuria, gardena, grisa, arrosa, morea, horia eta berdea
HabitoaPrismatikoa, gehienetan laua eta luzanga
EsfoliazioaPrismatiko perfektua, bi norabide ia 90°-tan
DistiraBeirakara
PleokroismoaSendoa kuntzitan: arrosa, gardena; hiddenita: hori-berdea, urdin-berdea
MarraZuria
DisolbagarritasunaDisolbaezina

Espodumenoa litioan aberatsak diren granito eta pegmatitetan agertzen da. Aldaera gardena harribitxi gisa erabili izan da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.