Compañía Minera Anglo-Hispana

Compañía Minera Anglo-Hispana Bilbon egoitza zuen meatze-enpresa izan zen. 1910ean sortu zuten harrikatz bituminosoa ekoizteko.

Compañía Minera Anglo-Hispana
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1910
OndorengoakHullera Vasco-Leonesa
Desagerpena1930

Historia aldatu

1890. urtean eratutako Sociedad Carbonífera de Matallanak 1901ean bere meatze-emakidak Sociedad Hullera del Toríori transferitu zizkion. Honek 1909an porrot egin zuelarik, Harry Mase ingeniari britainiarrak bere aktiboak enkante publikoan erosi zituen eta Bilbon Compañía Minera Anglo-Hispana eratu zuen, 750.000 pezetako kapitalarekin. Hauek 44 meatze kontzesio, 24 koke-labe, Humbold garbitoki bat eta aglomeratuen prentsa bat barne hartzen zituzten.

Urtean 73.404 tona ikatz ekoitzi zituen. Anglo-Hispanak meatze-trenbide bat eraiki zuen Valdesalinaseraino, non bere koke-labeak zeuden. 1925ean Norteko Konpainiarekin kontratu bat sinatu zuen, tren-enpresari erregai minerala emateko. 1930ean Enrique Benito Chavárri bilbotarrak bere aktiboak erosi zituen eta honek, 1943an, Hullera Vasco-Leonesari saldu zizkion.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.