Hullera Vasco-Leonesa
Sociedad Anónima Hullera Vasco-Leonesa Madrilen egoitza duen meatze-enpresa izan zen. 1893an sortu zuten harrikatz bituminoso ekoizteko.
Hullera Vasco-Leonesa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | meatzaritza |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Historia | |
Sorrera | 1893 |
Desagerpena | 2019 |
webgune ofiziala |
Sozietatea euskal enpresaburu talde batek Bilbon sortu zuen 1893ko urriaren 19an, eta bere lehen presidentea José Ametzola Viriga izan zen, sozietateko akziodun nagusia.[1] Bere helburu nagusia Leon eta Asturiasko ikatz-arroak ustiatzea zen, bere hasierako jarduera Ciñera-Matallana arroan kontzentratuz. Bere lehen kontratu handia 1896an Norteko Konpainiarekin sinatu zuen, tren-enpresari erregai minerala emateko. 1942an, Emilio del Valle Egocheaga leondarrak enpresa erosi zuen. 2019an desegin zuten.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Peatom «115 años con la Hullera Vasco-Leonesa» (Gaztelaniaz)
- ↑ (Gaztelaniaz) Vida y muerte de la minería. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |